 |
|
 |
 |
|
* * * *
Eskerrak emanaz
Lengo illean iritxia naiz
lenengo aldiz Zeraiņa,
nork esan neri erri hau zala
ain paketsu ta apaiņa?
Bertan bizi da nire lagun bat
bertso-jartzalle apaiņa,
neretzat batzuk moldatu ditu
ez nitun merezi baiņa.
|
Zure bertsoak etorri dira
lengo Zeruko Argia-n,
bolatokiko berri emanaz
oso euskera garbian.
Gogoan daukat zer esan zendun,
Joxe, zure itzaldian:
jolas oberik etzala iņun
ogeigarren gizaldian.
|
Naiz pena eman au esateak
ezin ixilik gelditu,
gaurko gazteak geienak behintza
futbolak txoratzen ditu.
Zelai aundiak danak gaņezka,
jenderik ezin kabitu,
urrezko mina txarra eztute
agintariak aurkitu.
|
Futbolera juan, antxe bullaka
lepoko zain danak eten,
berak eztira konturatuko
zein gaizki ematen duten.
Galdutakoan oien ondoan
ezta atsegin egoten,
erradiotik entzuten ditut
Jesukristonak esaten.
|
Zorionean danak eztira
lengoak bezelakuak,
laguntzalleak ere baditu
gure erriko jokuak.
Bolatokia aparta egin,
berak pagatu gastuak,
kostako ziran ango txapela
ta kopa zillarrezkuak.
|
Laborde jaunak bolaren alde
egiņak dituan gauzak,
bertso batzutan danak esaten
eztira oso errezak.
Aurrera ere orren barruan
indarrik badu arnasak,
laguntza ona izango dute
Euskalerriko jolasak.
|
Zeraiņen ondo ikusi gendun
biotzez maite duana,
bera izan zan hainbeste sari
bertan ipiņi zuana.
Egia esan, etzait damutu
neroni orrutz juana,
daukadan kopik ederrena da
ortik ekarri nuana.
|
Zertan esaten didazu, Joxe,
neri maixu ta errege?
Eztan gauzarik etzait gustatzen
aitatzerikan beņere.
Eta aurrera etzaidazula
bialdu oinbeste lore,
zoritxarrean, ni gabe emen
naikoak daude len ere.
|
Azken aldeko bertso batean,
Joxe, esaten dezunez,
gure Jainkoak ipiņi nindun
ni gaņezka zorionez.
Jaunari asko zor diot eta,
gabaz ezpada egunez,
bost bat minutu pasatzen ditut
berari esker emanez.
|
Uste gabean dijoaz emen
orduak eta egunak,
ta laster utzi bearrean naiz
mundu ontako jardunak.
Baņa oraindik sasoi onean
zaudete, nire lagunak,
al badezute ez utzi galtzen
gure jolas euskaldunak.
|
Manuel Matxain
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |