euskaraz.net
Ikasleak idazle

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 64 2003/11 »  Ikasleak idazle

* * * *

Maitea maite



Gauero, ametsetan ikusten zaitut eta goizero, ikastolan. Zure ondoan egoten naizenean, berezi sentitzen naiz; zu gabe, berriz, arrunt. Uste dut maitemindu naizela, baina ez naiz esatera ausartzen. Gelara sartzen ikusten zaitudanean, urduri jartzen naiz eta begiratzen nauzunean, gorri-gorri. Ez dakit zer gertatzen zaidan, ez dakit nola, ezta zergatik ere. Dakidan gauza bakarra zurekiko maitasuna da. Baina, zer? Niretzako berezia zara, zure begiak, zure jarrera...

Batzuetan uste dut zuk ere nirekiko zerbait sentitzen duzula, baina, agian, neure gauzak dira. Neure burugogorrak zutaz beste inorengan ezin du pentsatu. Saiatzen naiz, baina ezin dut ; ezin naiz zutaz ahaztu edo, beharbada, …ez dut nahi...

Ezin dut zure begirada alaia ahaztu, zure ausardia, barruan daukazun urrezko bihotza…. Zurekin egon nahi dut, gau eta egun, zure ondoan, biok bakarrik, denbora osoan. Zuk laguntzen didazu aurrera joaten, gauza berriak ikasten, sentitzen, ikusten, bizitzen…

Seguruenik zuk ez duzu inoiz gutun honen berri izango, ez baitizut igorriko.


Ez dut ezetza jaso nahi, oso mingarria litzateke eta. Gauzak dauden bezala utzi behar dira,lagunak eta ezer gehiago ez. Gutun hau noizbait zure eskuetara iritsiko balitz, gauzak asko aldatuko lirateke eta une honetan nahi dudan azkena da.

Ondorioz, gutuna botila batean sartu eta itsasora botako dut, ahal den urrutien joan dadin. Itsasoa eta neure artean geldituko da. Ezinezko amodio bat uretan sinatua. Badakit tontakeria dela, baina horrela politagoa iruditzen zait. Nire lehenengo maitasun gutuna botila batean itsasotik joango da. Baina, nora? Ez dakit, baina espero dut oso urruti izatea.

Oihana Gutierrez





Kaixo, Nerea:

Zer moduz? Aitor naiz eta zutaz asko gogoratzen naiz. Londresera joan zinenetik, asko aspertzen naiz.
Denak diskotekara joaten garenean, zutaz asko hitz egiten dugu eta denak mutil edo neska lagunekin ikustean, inbidia handia pasatzen dut. Lehen zurekin ondo pasatzen nuen. Diskotekara, zinera, parkera eta batez ere, Realaren partidak ikustera joaten ginenean.

Oraindik gogoratzen dut Realak Madrilen aurka jokatu zuenean: arratsaldeko zortziak ziren eta gure betiko eserlekuetan geunden. Partida hasi eta hura ikusi ordez, biok elkarri musuka hasi ginen. Bukatu eta hurrengo egunean “Canal Plus”-eko “El día después” izeneko programan atera ginen.

Laster itzultzea espero dut. Muxu handi bat

Pablo Montes