euskaraz.net
Ikusitakoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 64 2003/11 »  Ikusitakoak



* * *



Karibeko piratak

Open Range

Dos policias rebeldes II





Datuak

Zuzendaria: Gore Verbinski
Aktoreak: Johnny Depp, Geoffrey Rush, Orlando Bloom, Keira Knightley. AEB 2003
Film mota: Akzioa

Istorioa:
Barbossa kapitainak eta bere tripulazioak, Jack Sparrow-i “Perla Negra” izeneko itsasontzia lapurtu ondoren, gobernadorearen alaba bahitu eta irla batera ihes egin dute. Bertan, altxor bat aurkitutakoan, piratek madarikazio bat jaso dute: ilargiaren argiak eskeleto bihurtzen ditu. Madarikazioa apurtzeko modu bakarra dago: altxorra itzultzea.

Hau guztia jakin gabe, Jack Sparrow eta neskaren haurtzaroko lagun Will Turner neska salbatzera abiatuko dira. Irlan komeria eta borroka handiak izango dituzte.

Efektu bereziek eta etengabeko akzioak oso film ikusgarria egin dute. Aktoreen artean “El Señor de los anillos” filmean azaltzen den bat ikusteko aukera duzue, ezagutzea oso zaila den arren, bere itxura guztiz aldatuta dago eta.
Datuak

Zuzendaria: Kevin Costner
Aktoreak: Kevin Costner, Robert Duvall, Annette Bening, Abraham Benrubi. AEB 2003
Iraupena: 140 minutu
Film mota: Western

Istorioa:
Charley Waite, Boss Spearman, "Button" eta Mose Harrison cowboy-ak dira. Denak iraganetik ihes egiten ari dira. Behin, Mose herri batera joan zen janari bila eta herritar batzuek jipoitu egin zuten. Hau gertatu ondoren, herritarrak cowboyen kanpamendura joan ziren eta bertan Mose hil eta “Button” zauritu zuten. Hau medikuaren kontsulta eramango du Charleyk, eta Sue emakume alai eta jatorra ezagutuko dute. Bi gizonek, mendebaldeko legeari jarraituz, herritarren aurka borrokatzea erabakiko dute. Baina barne gatazka ere izango dute.

Film hau, aurtengo Donostiako Zinemaldiko Atal Ofizialean, Kevin Costnerrek eta Robert Duvallek aurkeztu zuten.
Datuak

Zuzendaria: Michael Bay
Aktoreak: Will Smith, Martin Lawrence, Gabrielle Union, Jordi Mollá. AEB 2002
Iraupena: 146 minutu
Film mota: Akzioa

Istorioa:
Mike Lowrey eta Marcus Burnett elkarrekin lan egiten duten bi polizia dira, baina beraien bizimodua eta izaera erabat desberdinak dira. Filmean oso arriskutsua den trafikatzaile baten kasuaz arduratuko dira. Baina gauzak konplikatu egingo dira, Marcusen arreba, Syd, bisitan azaltzen denean, hau ere trafikatzaile bera harrapatu nahian baitabil ezkutuan. Hirurak saiatuko dira frogak bilatzen trafikatzailea espetxeratzeko. Gainera, New Yorkera egindako bidaia batean Mike eta Syd elkarrekin maiteminduko dira, baina mutila ez da ausartuko bere lankideari ezer esaten. Zazpi urte pasatu eta gero, filmearen bigarren zatia aurkeztu dute. Lasterketak, jazarpenak, tiroak eta umore beltza dira filmaren ezaugarri nagusiak.