euskaraz.net
Santiago mendin

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 65 2003/12 »  Santiago mendin

Donostia auzoka
**

Martutenetik Astigarragarako bidaia

Arantzazuko Ama BHI-ko ikasleek Aranzadikoen indusketak bisitatu dituzte

Goizeko 09:00etarako Santiago mendirantz abiatu eta 09:45erako iritsi ziren. Aranzadikoek harrera egin eta indusketetako lur geruzak erakutsi zizkieten, baita garai hartako gizakiek sua nola egiten zuten ere. Arkuarekin geziak nola botatzen zituzten azaltzeko erakustalditxoa egin ondoren, ikasleen txanda iritsi zen eta batzuek punteria ona zutela erakutsi zuten.

Ondoren, hamaiketakoa egin eta Ermainara abiatu ziren. 12:30ak aldera, Astigarragarantz abiatu eta bidean harrespila erakutsi zieten. 13:30erako herriko plazan zeuden.



“Aztarnak aurkitzea ez da batere erraza”

Duela 3.000 urte bertan jendea bizi zela pentsatzeko, zein izan zen lehendabiziko arrastoa?

1993an, zundaketak egiten hasi ginen kanposantutik gertu. 1997an ermitan lan egiten duen gizon batek, umeekin jolasten ari zela, zeramika zati batzuk topatu zituen, eta leku egokia iruditu zitzaigun duela 3.000 urte jendea bertan bizi zedin.

Zergatik hasi zineten indusketak egiten?

Erromatar garaiko gauzak asko gustatzen zaizkit eta aztarnak aurkitu nahi nituen. Garai hartako idazle batek Urumeatik gertu “morogi” asentamendua zegoela adierazi zuen, eta horregatik hasi ginen indusketak egiten.

Ba al dakizue zenbat pertsona bizi ziren gutxi gorabehera?
Oso zaila da hori jakitea. Lehenik, zenbat txabola zeuden jakin behar dugu, eta horretarako, dena industatu beharra dago. Familiak nolakoak ziren ez dakigunez, ezin izango genuke kalkulatu. Dena dela, esan digutenez, Gipuzkoan 6.000 pertsona inguru bizi ziren.

Erraza al da aztarnak aurkitzea?

Ez, ez da erraza; lehendabizi lekuarekin asmatu, gero pistak bilatzen hasi, gero... Arrastoak aurkitzeko hainbat lekutan egin behar dira zundaketak; gainera, zulo guztietan ez dira arrastoak izaten.

Indusketa honetan, zein pista aurkitu duzue?

Sua egiteko zulo bat, ikatz zatiak, zeramika zatiak, lur zaharragoa... Aurkitutako materiala Eusko Jaurlaritzari eman behar zaio, geologo guztiek ikusi ahal izateko.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****