euskaraz.net
Eski aldia

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 65 2003/12 »  Eski aldia

Kirolak
**

Eski denboraldia hasi da

Urteko garairik onena datorkie eskiatzaileei. Urte osoan egon dira pistak irekitzeko zain eta azkenean abenduaren erdialdean irekiko dira.





Urtero bezala, garai honetan, eskiatzea gustuko dutenak urduri eta irrikitan daude, gauzak prestatzen. Kirol garestia dela esan ohi da, eta neurri batean egia dela iruditzen zaigu:materiala, garraioa eta pisten batez besteko prezioa —90 eurokoa izan daiteke astebukaera batean—… Baina, hala ere, gazte gipuzkoarrak zaleak garela dirudi.

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuen artetik, Donostiak du eskiatzaile gehien, eta badirudi gero eta gehiago direla. Pijoenak ote gara?

Eskiatzera goaz, baina nora?

Normalean eski-estazioek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte. Adibidez, alokairuan hartzeko materiala, haurtzaindegiak, eskian ikasteko oinarrizko ikastaroak, jatetxeak, hotelak...

Eski-estazio batetik bestera dauden aldeak kontuan hartzekoak dira eta horregatik, beheko taulan, gure hiritik gertuen dauden estazioen arteko konparaketa egin dugu.
Eski-estazio guztietan pistak bost zailtasun mailatakoak dira. “Baby”, hasiberrientzat; berdea, urdina eta gorria, maila ertaina dutenentzat eta azkenik, beltza, asko dakitenentzat.

Ondo eskiatzen ez dakitenentzat irakasleak daude, eta komenigarria da ikasle batekin aritzea, talde batekin edo irakasle bat norberarentzat hartuta. Irakasle bat hartzea ez da oso garestia, baina ordu egokienetan libre egotea zaila da. Izan ere, adibidez, bazkalorduan inork du monitorerik hartzen.

Dena bezala, eski-estazioak gero eta modernogoak dira.

Trineoak hartzea eta txakurrekin buelta bat ematera joatea ere modan dago.





Beraz, badakizu; eskiatzea gogoko baduzu, hartu zure gauzak eta prest egon zaitez elurra heltzerako. Eta ez baduzu inoiz eskiatu, denboraldi honetan proba ezazu!


Tokia Baqueira-Beret Candanchú Astún Cerler Panticosa Formigal
Prezioa
(Umeak)
22€ 22€ 22€ 22€ 22€ 22€
Prezioa
(Helduak)
35€ 27€ 27€ 27€ 27€ 27€
Pistak 57 48 46 38 38 52
Eskiatzeko
kilometroak
93 53 49 45 34 56
Igogailuak 30 40 16 16 14 23
Altuera
(metrotan)
2.510
-
1.500
2.400
-
1.560
2.300
-
1.680
2.630
-
1.500
2.250
-
1.184
2.250
-
1.510




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****