euskaraz.net
Ipuina: Koaderno hegalaria

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 65 2003/12 »  Ipuina: Koaderno hegalaria



Ikasleak idazle
***

Koaderno hegalaria

Bazen behin mutil bat, nor bere ametsik handiena hegan egitea zen. Baina ez zeukan hegan egin ahal izateko dirurik eta zubi baten azpian bizi zen. Bere-berea zuen gauza bakarra koaderno bat zen. Koaderno gorri bat. Koaderno polit bat. Mutiko ameslari honen izena Pepe zen.




Mutilak bederatzi urte zituen eta dirurik gabe bizi zen. Bakarrik. Ikastolara joateko ere dirurik ez zeukan.

Halako egun batean, mutilak (beti bezala lurrera begira zer aurkituko zebilela) xagu bat aurkitu zuen. Baina xagu hau ez zen besteak bezalakoa: berdea zen, handia zen, arropa zeraman soinean jantzita eta harrigarriena, hitz egiten zekien.

Orduan, xaguak galdetu zion mutilari:

Zein da zure ametsik amesgarriena?

Nire ametsetako ametsa hegan egitea da– erantzun zion Pepe mutikoak.

Xaguak hori entzun zuenean berehala erantzun zion:

Oso ondo iruditzen zait, Pepe, ametsak horretarako dira: ia ezinezko diren gauzetaz gozatzeko. Baina zuk... ez daukazu diru asko eta ez zaizu batere merke aterako.

Eta zer egin behar dut, orduan? –galdetu zion zubipean bizi zen mutilak, harrituta xaguaren erantzuna entzun eta gero.

Basoko pinudi famatuko hosto bat ekarri behar didazu– erantzun zuen xagu bitxiak.
Pepek buruarekin gora eta behera egin zuen adostasuna erakusteko, eta basorantz abiatu zen denbora galdu gabe. Basora heldu zenean, harrituta geratu zen mutikoa zuhaitzak zeinen altuak ziren ikusita. Nola iritsiko naiz horraino hosto bat hartzeko?— galdetu zion bere buruari. Baina zubipeko mutila ohituta zegoen gauza gutxirekin moldatzen, eta egur zatiak moztu eta eskailera bat eraiki zuen zuhaitz goienetara igotzeko.

Horrela lortu zuen xaguak agindutako hostoa hartzea. Orduan, xaguarekin topo egin eta hosto hori mutilaren koaderno gorri eta politaren gainean jarri zuten.

Ustekabean, koadernoa hegan hasi zen, eta Pepek, pozez zoratzen, salto koxkor bat egin eta koaderno gainera igotzea lortu zuen; bere ametsetako ametsa lortu zuen.

Handik egun batzuetara, jendeari kontatu eta berria zabaldu zenean, guztiek ibili nahi zuten Peperen koaderno gorriaren gainean. Eta honek bere beharrak asetzeko dirua eskatzen zien ordainetan.

Horrela, Pepe aberats bihurtu zen. Hortik aurrera, berehala ahaztu zitzaion zer zen zubipean bizitzea eta ikastolara ez joatea. Zoriontsua zen.





Raquel Arenaza





Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****