euskaraz.net
Ikusitakoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 65 2003/12 »  Ikusitakoak



Ikusitakoak
**

“Matrix Revolutions”

"Dias de futbol"

“Sorgin bat etxean”

Datuak

Zuzendaria : Andy eta Larry Wachowsky.
Aktoreak : Keanu Reeves, Lawrence Fishburne eta Carrie-Anne Moss. AEB 2003
Mota : Akzio-fikzioa.

Gauza guztiek hasiera eta bukaera dute eta trilogia hau ez da salbuespena. Matrix kontrolatu gabeko makinek sortutako programa bat da, pertsonek benetako mundua nolakoa den ikus ez dezaten eta beren esklaboak izan daitezen. Matrix-etik aske daudenek, beren hiria (Zion) defenditzeko, makinen aurkako guda hasi dute, baina makinen armadak erraztasun gehiago izango ditu guda irabazteko.

Pelikularen akzioaz gain, dituen efektu bereziek harrituta utziko zaituzte. Gainera, akzioa, zientzia fikzioa, umorea eta maitasuna nahasten dituen pelikula denez, oso atsegina egiten da.
Datuak

Zuzendaria : David Serrano.
Aktoreak : Alberto San Juan, Ernesto Alterio, Natalia Verbeke,…Espainia 2003
Mota : Komedia.

Jorge eta bere lagunek 30 urte inguru dituzte eta bizitzan zerbait falta zaiela nabaritzen dute. Amodio kontuetan ere ez dabiltza fin, beraz, zerbait irabazi behar dutela sentitzen dute. Orduan, auzoko futbol txapelketan parte hartzea erabakitzen dute. Futbolean jadanik ez dira oso onak eta horregatik edozein gauza egingo dute irabazteko…

Errealitatean murgildurik dagoen istorio honek bazterketaren gaia lantzen du, baita matxismoa ere. Filme honek umorezko pasadizoak izan arren ez da oso entretenigarria eta helduei zuzenduta dago.
Datuak

Zuzendaria : Harald Hamrell.
Euskarazko bertsioa
Suedia
6-12 urte bitartekoentzat

Maria 8 urteko haurra da, anaia txikia Lillenekin gela partekatzen du, eta Lillen beti bihurrikeriak egiten ari da. Mariak ezin du gehiago, eta desio bat eskatu du: anaia desagertzea. Maria gaixo jarri da eta gurasoek haurtzain bat kontratatu dute, Gerta izeneko emakume zaharra. Gerta Lillen eramatera etorri den sorgin bat den susmoa hartu du Mariak. Baina, benetan sorgina al da?

Harald Hamrel zuzendaria bere herrialdeko telebista errealizadore entzutetsua da. Pelikula gazteentzako literaturan espezializatutako Ulf Stark idazle suediarraren Maria Bleknos nobelan oinarrituta dago. Sorgin bat etxean pelikulak hainbat sari lortu ditu.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****