Nora eta Sabina betidanik lagun minak izan dira. Nora denbora luzez eskolara joan gabe egon da eta bitarte horretan Sabina beste batzuekin ibiltzen hasi da: Fanny, Tobbe, Emil. Norak talde horretan sartu nahi du, baina bizkar eman diote. Aldi berean, Norari, gelan denek baztertzen duten neska potolo bat, Karin izenekoa, hurbildu zaio. Norak ez du honen laguna izateko asmorik, baina bere burua bakarrik ikusten duenez, berarekin ateratzen hasten da. Sabinaren taldekoek beti Karinenganako jarrera krudela erakusten dute eta hamaika pasarte desatseginetatik pasarazten dute. Horren aurrean Norak ez du inolaz ere defendatzen. Azkenean, festa batean egindako joko baten ondorioz, Karinek eskola utziko du eta Nora errudun sentituko da.
Adiskidetasunari buruzko liburu bat da eta bertan lagunen arteko harremanak azaltzen zaizkigu, nolako sentimenduak ager daitezkeen, nola pertsona bat goratu edo hondoratzeko gai garen...
|
Guztioi gustatzen zaigu, noizbait, gure oroimenean galdutako ipuinak eta txikitan amonak kontatzen zizkigun istorioak gogoratzea.
Horregatik, liburu honen idazle Roald Dahlek, normalean aspergarri samarrak iruditzen zaizkigun ipuinekin benetako barregura eta poza sorraraziko dizuten istorioen bilduma harrigarri hau egin du. Horretarako ipuinei ukitu "heavyago" eman die. Honekin idazleak barruan daraman imaginazioa, umore ona eta trebetasuna erakutsi digu.
Fantasia eta komedia dira liburu honen oinarrizko osagaiak, baina denetatik gertatu daiteke bilduma zoro honetan barrena.
Errimen bidez printzearekin ezkondu nahi ez duen Mari Errauskin, otsoa hiltzen duen Txanogorritxo eta horrelako beste pertsonaia klasiko batzuekin barrez lehertzeko, kezkak baztertzeko eta momentu oso ona igarotzeko prest bazaude, Errima Errebeldeak liburua irakurtzera gonbidatzen zaitugu.
Lorena Sevillano
|
Liburu honetan kazetari batek gerran dituen sentimenduak eta gertatzen zaizkion gauzak kontatzen dizkigu.
Istorio honetako protagonistak, Nestorrek, bizitza arrunta darama, baina azken boladan espero ez zituen egoera txar asko gertatzen zaizkio. Gainera, lanera iristean guda dagoen lurralde batetara joan behar duela esaten dio nagusiak, Tudzbestango gerrara.
Lurralde horretan lagun batzuk egiten ditu; aireportuan ezagutzen duen beste kazetari bat, Malher izenekoa, eta Tubzbestandar gazte bat, Milo. Hau itzultzaile bezala ariko da beretzat.
Nestorri, lurralde hartan egon zen bitartean, gauza txar asko gertatu zitzaizkion, baina baita onak ere. Esaterako, bere nagusia Nestor kazetari ona dela konturatuko da.
Etxera heltzean, arazoak konpontzen dira baina ez du inoiz ahazten izan zuen gidari eta laguna.
Itxaso Echeverrķa
|