|
Interneteko helbideak
**
|
Interneten badira mila aukera. Hainbeste aukeren artean, ordea, batzuetan galdu egiten gara. Hona hemen, galdu gabe,
|
erabilgarriak izan daitezkeen lau helbide. Umorea eta jakintza lantzeko webgune batzuk eskaintzen dizkizuegu.
|
|
www.argia.com/mantxut
Euskaraz lokuzio, esklamazio eta esamolde asko dago. Horietako batzuk batzuk bildu dituzte Mantxuten eta orain horiek sarean ikusteko aukera ere badago.
|
www.zernola.net
Gaztetxoentzako webgunea da. 8/10-14 urtekoentzat. Biologiaren inguruko bitxikeriak azaltzen dira. Etxean egiteko esperimentuak. Jokoak eta hainbat azalpen ere aurki ditzakezu. Zuk atalak eta gaiak proposatzeko aukera ere baduzu, beraz, anima zaitez.
|
|
www.zientzia.net
Zientzia eta Teknikaren inguruan helduontzako webgunea da. Bertan hainbeste gauza daude ezin dela laburbildu. Aldizkariak, Zientzi Entziklopediak eta punta-puntako azken berriak irakurtzeko aukera ederra. Bertara jo!
|
www.euskadi.net/harluxet
Harluxet hiztegi entziklopedikoa. 70.000 fitxa dituzu ikusteko. Bertan jakin nahi duzun ia guztia bila dezakezu. Zenbat informazio bertan eta gainera, argazkiz apainduta dago.
|
Maider Irazoki, Leire Tagle, Maitena Urretabizkaia
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|