 |
|
 |
 |
|
Iritzi-Miritziak
**
Gaur egungo kontsumismoa
Gaur egun, gizarteak gero eta gehiago kontsumitzera bultzatzen gaitu. Askotan neurrigabe erosten dugu eta hori hutsuneak asetzeko modu bat izaten da, gehienetan.
Azken datuen arabera, mendebaldeko hiritarrek maskotetan gastatzen dutena Hirugarren Mundurako laguntzetan gastatzen dutenaren parekoa da. “Kontsumismoaren gaixotasuna” dugu eta munduko biztanleen erdia gosez hiltzen den bitartean, beste erdiak elikagai gehiegi kontsumitzen ditu.
Bestalde, gainerako herrialdeek herrialde
|
aberatsek kontsumitzen duten adina kontsumituko balute, mundua bezalako hiru planeta beharko genituzke.
Zer gertatzen zaigu? Beti ase gabeko kontsumitzaile sutsu bihurtzen ari garela dirudi eta, gainera, gehiegizko kontsumo horrek ekonomiari eusten laguntzen du, krisiaren sentsazioa urrunduz.
Gazteok ere badugu zer esana gai honi buruz, eta DBHko 3. mailako ikasle batzuei beraiek ere hainbeste kontsumitzen ote duten galdetu diegu. Hona hemen erantzunak.
|
|
|
|
Igor Zabala
DBH 3.maila
|
Ariadna Custardoy
DBH 3.maila
|
Eber Lemus
DBH 3.maila
|
Gizarte kontsumista batean bizi gara. Telebistako iragarkietatik, aldizkarietatik eta abarretatik kontsumitzeko mezuak iristen zaizkigu.
Gaur egun jendea denetarik izaten ohituta dago: markako arropa, eskuko telefonoa, motorra... Eta horiek gabe ez gaude pozik. Lehen, gure gurasoek ez zuten hainbeste gauza eta zoriontsuago zirela uste dut.
|
Nire ustez, jendeak asko kontsumitzen du, baina batez ere gazteok. Dena dela, gure adinean normala da, telebista asko ikusten dugulako eta bertan gauza asko saltzen direlako. Neskei asko gustatzen zaigu erostea, arropa batez ere. Mutilei motor bat izatea eta osagarriekin ondo prestatzea gustatzen zaie.
|
Gizartea kontsumista da; horregatik normala da gu ere kontsumistak izatea. Txikitatik denetarik izaten ohituta gaude eta gazteen artean kontsumismoa are handiagoa da. Behar baino askoz ere gauza gehiago ditugu eta askotan ez gara konturatzen dugun zorteaz, munduko biztanleen erdiak ez baitu jatekorik ere.
|
|
|
|
Iñigo García
DBH 3.maila
|
Cristina Framiñan
DBH 3.maila
|
Maialen Taibo
DBH 3.maila
|
|
Gazteok asko kontsumitzen dugu, baina arazoa ez da gehiegi kontsumitzea soilik, zertan gastatzen dugun kontrolatzea baizik. Nik, adibidez, arropa erosterakoan, bi kamiseta erosi ordez, nahiago dut markako kamiseta bat erosi. 15 urteko gazteek motorra izan nahi dute eta hau ondo prestatu eta polita jarri.
|
Badirudi gazteok asko kontsumitzen dugula, baina nire ustez, gure adinean normala da. Bizi garen ingurua kontuan izanik, kontsumismoa handia da leku guztietan. Gure adinean, bestalde, tabakoan, alkoholean eta drogetan ere diru asko gastatzen da. Nik, adibidez, eskuko telefonoan, ordenagailuan eta diskoetan gastatzen dut.
|
Dirudienez, gazteok asko kontsumitzen dugu. Niri ez zait hainbesterako iruditzen, baina egia da gizarteak horretara bultzatzen gaituela. Batzuetan, gauzak erosi ondoren, armairuan gordetzen ditugu eta ez ditugu ezertarako erabiltzen. Niri asko gustatzen zait gauzak erostea, baina badakit ez dela komeni gehiegi erostea.
|
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |