euskaraz.net
Ura gainezka

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 66 2004/02 »  Ura gainezka

Donostia auzoka
**

Ura gainezka sagardo itsasoan

Urtarrilaren 24an esnatu eta partidua nuen. Errotondara joan eta dena urez beteta zegoen. Astigarraga, Ergobia, Hernani eta Martutene ur-azpian zeuden. Txuri-Urdinera antolatua zegoen irteera bertan behera geratu zen. Hau ere ur azpian. Baina ez zen ondorio bakarra izan.



Edurnek mendiz joan behar izan zuen Ergobiatik Astigarragara, urak bideak moztu zituelako. Biztanle dezente etxetik atera ezinean geratu zen. Baina uholdea bera ikuskizun bihurtu zen. Urumeatik ura gainezka eta indarrez zetorren. Auto batzuk ere eraman zituen. Martuteneko taberna batean telebista, musika aparatua eta lur guztia lokaztuta geratu ziren. Aritzen etxea horiz margotu berria zuten eta urak pareta lizundu zuen. Antzera gertatu zen Astigarragako hainbat garajetan. Nire gelakide Luisen aitaren tailerrean ere urak makina batzuk erabat hondatuta zituen. Sagardotegietakoek harri eta zur geratu ziren uholdea ikusita. Sagardo garaia hasi berria eta jendea ezin Astigarragara iritsi. Gutxi iraun arren, uholdeak 600.000 eurotako galerak sortu ditu.

Astakeriak ere ikusi nituen. Auto gidari batek, udaltzainek ez aurrera egiteko esan arren, aurrera egin eta putzuan atera ezinik geratu zen.
Suhiltzaileek etorri behar izan zuten gizona autotik ateratzeko.

Zergatik gertatu da hau? Batzuk diote Añarbeko urtegia oso beteta zegoela eta urak ihes egin zuela. Entzun izan da ere %80 betetzen denean automatikoki ateak irekitzen direla. Añarbeko arduradunek erabat ukatu dute uholdeekin zerikusia duenik. Beste batzuek diote euriaren eragina besterik ez dela izan.

Hona hemen uholdearen misterioa: itsas behera zenean, ura metro erdira iritsi zen eta itsas gora izan zenean ur mailak behera egin zuen. Nola da hau?

Jendearengan haserrea eta beldurra sortu du, ez baita gertatzen den lehen aldia. Konpontzeko ibaiko lohia garbituko dutela esan dute Donostiako Udalean.







Ez da dena kaltegarri izan. Gelakide batzuk txalupan ibili ziren kalez kale. Beste batzuk, berriz, uretan zalapartan eta jolasean. Bustitako litxarkeriak bildu zituztenak ere izan ziren.