euskaraz.net
Irango lurrikara

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 66 2004/02 »  Irango lurrikara

Han eta hemen
***

Itxaropena Iranen

2003ko abenduaren 28an lurrikara batek Bam, Irango hiri nagusietako bat, astindu zuen. Honek, Bam-eko monumentu historiko gehienak suntsitu zituen, haien artean, alde zaharra inguratzen zuen harresia. Harresi hau, munduko adreiluzko handiena eta zaharrena zen. Baina, latzena hildakoak eta zaurituak dira: 30.000 hildako eta beste hainbeste zauritu.


Nazioarteko laguntza azkar iritsi zen. Hauen zeregina, batez ere, bizirik zeuden pertsonak etxe erorien azpitik ateratzea zen, zakur berezi eta prestatuen laguntzaz. Zakurrek izakien usainaren bidez jakiten dute non dauden pertsonak, eta bizirik egonez gero, atera eta ospitalera eraman zituzten, bertan sendatu zitzaten.

Baina albiste honen alde guztiak ez dira txarrak, hainbat pertsona bizirik agertu baitira hainbat egun igarota ere. Aipatzekoa da hilabete batzuetako ume bat bizirik aurkitu zutela 4 egun igaro ondoren, ama gabe eta jan-edan gabe egon zen arren.

97 urteko emakume bat ere aurkitu zuten zazpi egun igaro ondoren. Aurkitu zutenean, ongi erantzun zituen medikuen eta laguntzaileen galderak. Bere egoera ona zen eta ezer gertatu ez balitz bezala jokatu zuen momentu guztietan.
12 egun igaro ostean, beste gizon bat armairu baten barruan azaldu zen. Lurrikara gertatutakoan, armairua gainean erori zitzaion eta horrek babestu zuen. Aurkitu zuten modua bitxi izan zen: gizonaren etxean bizi zen emakumea indusketakoak noiz etorriko zain zegoen, probetxuzko gauzak atera ahal izateko. Indusketakoak etortzerakoan, gaineko zamak kendu eta armairua ikusi zuen emakumeak. Orduan, korrika gerturatu eta irekitzean gizona aurkitu zuen. Gizona ahitua zegoen, 12 egun igaro zituelako bertan. Baina medikuek teoria bat azaldu dute bizirautea nola lortu duen argitzeko: armairu barruan zegoenean, aire korronteren bat sartu zen, arnasa hartzeko lain, eta baita ur tantaren bat ere nonbaitetik.

Honelakoak dira bizitzaren eta heriotzaren misterioak. Batzutan ezin dena jakin. Albiste honek zer pentsatu ematen du: Zuri gertatu izan balitzaizu bizirik jarraituko al zenuke orain?










Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****