|
Kirolak
**
“Jarraitzaile dezente ditut”
|
Gaur egun futbolari buruz besterik ez da hitz egiten, baina badaude garrantzi handia duten beste kirol batzuk. Horietako bat mountain
|
bike-a da, alegia, mendi bizikleta. Gaur Joseba Vila dugu gure artean. Gazte hau txikitatik dabil bizikletan, batez ere mendi bizikletan.
|
Zergatik duzu gustuko bizikletan ibiltzea?
Lehenik eta behin, mila esker elkarrizketa niri egiteagatik. Kirol hau nire bizitza da, jarraitzaile amorratua naiz. Bizikleta hartzen dudan bakoitzean gustura sentitzen naiz eta asko gozatzen dut.
Zenbat denbora pasatzen duzu bizikletan egunero?
Astia dudanean aritzen naiz. Egia esan, ikasketek tarte txikia uzten didate, baina egiteko ezer ez badaukat, bizikleta hartu eta kalera ateratzen naiz edo bestela mendira joaten naiz buelta bat ematera.
Txapelketetan parte hartzen al duzu?
Bai. Euskal Herriko txapelketetan bereziki, baina baita mundukoetan ere. Jendeak nire ibilera gustuko du. Nire ezaugarri nabarmenena trebea izatea da. Jarraitzaile dezente ditut; familia, aipagarriena, nola ez bada!
Zer egiten duzu bizikleta zaintzeko? Ikusi dugunez, bizikleta ona daukazu…
Bai. Egia esan, bizikleta ona da, horrelakoak behar direlako txapelketetan parte hartzeko.
|
Babeslea badaukat, eta horrek laguntza ematen dit aurrera jarraitu ahal izateko. Gaur egun, hiru bizikleta dauzkat, bakoitza maila desberdinekoa. Nire gustukoena txapelketan erabiltzen dudana da, bereziki bere kolorearengatik; gorria da.
Bizikleta alde batera utzita, zertan ematen duzu eguna?
Bizikletan ibiltzeaz gain, beste gauza interesgarri batzuk ere egiten ditut. Horietako bat eskolara joatea da, gustura joaten bainaiz. Arratsaldeetan, eskolaz kanpoko ekintzetan, ingelesa ikasten dut. Zinemara joatea gustuko dut eta asteburuan lagunekin edo neska-lagunarekin gelditzen naiz. Kar, kar, kar...
Elkarrizketa amaitzeko, etorkizunerako planen bat ba al daukazu?
Bai. Nire bizitza ondo antolatuta daukat. Lehenik eta behin, ikasketen arloan, batxilergoa egin ondoren, prestakuntza zikloa egingo dut. Eta berehala lanean hasi nahi nuke. Bizikletari dagokionez, ez dut utziko; afiziotzat hartuko dut, honetaz ezin baita bizi, diru gutxi irabazten delako. Kirol hau utziz gero, kirola egiten jarraituko dut, hala nola gimnasiora joaten, orain bezala punta-puntan mantentzeko. Osasunari garrantzi handia ematen diot, jatekoa ere kontrolatzen dut; entsalada egunero jaten dut eta grasa ahalik eta gutxien hartzen saiatzen naiz.
|
Endika Erregerena
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|