euskaraz.net
Gizartea

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 66 2004/02 »  Gizartea



Gizartea
***

Santa Katalina zubian
bidegorria jarri dute





Donostian, bizikletaz mugitzeko beharrari erantzun nahian, bidegorri ugari zabaltzen ari dira. Gros eta Amara auzoak hauen bidez loturik geratu dira, ibilbidea osatzeko Santa Katalina zubian bidegorria egin dute eta.

Azken urte hauetan, gure hirian auto gehiegi dabil, eta ondorioz, kutsadura gora egiten ari dela nabaria da. Horrez gain, gure gorputzerako osasuntsua eta beharrezkoa da kirola egitea. Beraz, egokitzat jo dugu bidegorriak egitea.

Gure agintariak honelako berrikuntzak egiten jarraitzera animatu nahi ditugu.

Uxue, Amaiur, Natalia eta Ohian

Alonsotarrek ireki dute
txotx denboraldia

Urtero bezala, urtarrilaren 14an, sagardo denboraldia ireki da. Urte honetan Alonso familiari egokitu zaio lan hau egitea eta, esan zutenez, oso gustura eta pozik hartu zuten txotx garaia irekitzeko gonbitea.

Ondoren Jose Anjel Goņi sagardogileen ordezkariak jakinarazi zuenez, udako beroaldiaren ondorioz, sagarra lehenago heldu da eta zukuak azukre gehiago izan du. Beraz, gozoa eta usaintsua da aurtengo sagardoa eta alkohol gehiago du. Azken urteotako uztarik urriena ere izan dute ekoizleek eta, horregatik, kanpotik sagar gehiago ekarri behar izan dute bertakoen eskaerari aurre egiteko.

Aintzane, Imanol, Eņaut E. eta Maialen R.





Zurriolako helduen danborrada lehen aldiz atera da



Zurriolako ikasleen gurasoek lehen aldiz danborrada osatu dute. Urtarrilaren 20an guraso hauek egun handia izan zuten, gauza asko prestatu ondoren, azkenean, danborrada atera baitzuten.

18:45ean atera ziren Zurriolatik eta 22:15ean itzuli ziren. Danborrak astinduz eta alaitasuna zabalduz, Groseko kaleetan barrena ibili ziren. Ibilbidea honako hau izan zen. Ategorrietako Galtzara zaharra eta Arana kalea igaro eta Izpizuara joan ziren.

Ondoren, Delgadotik Errenteria zeharkatu
eta Nafarroa hiribidera iritsi ziren. Jarraian, Nafarroa plazara joan ziren eta handik Txofrera. Zabaleta kalea zeharkatu eta Galtzara Nagusira itzuli ziren. Hortik Colon pasealekura joan, Ramon y Cajal pasatu, Zabaletara bueltatu, Izpizua eta Bermingham zeharkatu eta, azkenik, Txofrera itzuli ziren.

Han saio txiki bat egin ondoren, afaltzeko gose zirela, Zurriola ikastolara joan ziren saioa bukatzeko. Bertan, bapo afaldu zuten parte hartzaileek eta modu horretan ezinhobeto bukatu zuten aurtengo San Sebastian eguna.

Maialen, Jon, Patricia eta Julen







Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****