|
Txiste kontari
**
|
Gizon bat herriko apaizarekin joan zen golfean jokatzea. Gizona saiatu zen pilota jotzen, baina pilota jo ordez, lurra jo zuen. Eta esan zuen:
Ostia! A zer akatsa!
Eta apaizak esan zion:
Ez esan hori; bestela, Jainkoak zigortu egingo zaitu.
Orduan berriro saiatu zen eta berriro kale egin zuen:
Ostia! A zer akatsa!— esan zuen.
|
Eta apaizak berriro esan zion:
Hori ez esateko; bestela, Jainkoak zigortu egingo zaitu eta!
Orduan hodei beltz bat agertu zen, eta bat- batean, tximista. Tximistak, gizona jo beharrean, apaiza jo zuen eta orduan goitik entzun zen:
Ostia! A zer akatsa!
Bi gizon supermerkatuan daude eta batak besteari esan dio:
Noren bila zabiltza?
Emaztearen bila— erantzun du.
Ni ere nire emaztearen bila nabil.
Nolakoa da zure emaztea?
Ile horia, altua eta argala.
Orduan hobe dugu biok batera bilatzea.
|
Bidean aurrera doaz bi sagutxo, eta gainetik saguzarra igaro da:
Zer da hori?– galdetu du batek.
Nire senargaia, pilotua da eta.
|
Baziren behin bi gizon. Bat luze-luzea zen eta bestea, txiki-txikia. Altuak jogurta jaten zuenean, jogurta sabelera iritsi baino lehen, iraungitze-data gainditua zuen.
Txikiari, berriz, txanpon batean esertzerakoan, hankak zintzilik geratzen zitzaizkion.
|
Kapitain jauna! Kapitain jauna! Hondoratzen ari gara!
Hago ixilik, inozo babalore hori! Hau submarinoa da eta!
|
Emakume bat, txundituta platerari begira, garraxika hasi da:
Jauna, jauna! Xagu bat... xagu bat dago zopan!
Mesedez, zaude lasai, andrea. Ez al duzu ikusten itota dagoela?
|
Film zuzendariak basoko eszena azaldu dio aktoreari:
Ziztu bizian egin behar duzu lasterka. Atzetik tigreak jarraituko zaitu, baina ez zaitu harrapatu behar. Ulertu al duzu?
Bai, nik bai. Baina, tigreak ere ulertu al du?
|
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|