euskaraz.net
Bertsoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 66 2004/02 »  Bertsoak



Bertsoak
****

Bertsolari Txapelketa

Nagusiko final-laurdenak

Arkaitz Goikoetxea-Fredi Paia

Gaia: Zu, Arkaitz futbol epailea zara, eta Fredi milioi pila baten truke ekarri duten futbol izarra, partidu guztian zehar zirikatzen aritu zaizuna. Azkenean, kanporatzea erabaki duzu.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Kantatzera nijoa


Arkaitz

Aizu, juango zera
bide laburrean,
harrotasuna badut
naizen apurrean.
Nahiz ta izar ugari
eduki hurrean,
nik jarriko dizkizut
bi hankak lurrean! (bis)
Fredi

Gaur hanka sartu duzu
epaile, agian;
banoa dutxatzera
era nabarian,
baina hortxe daudenak
gradaren erdian,
hanka jarriko dute
zure aurpegian. (bis)


Arkaitz

Hori horrela denik
ez zait iruditzen,
epailea ez baita
hain gaizki aritzen.
Nahiz ta ohitua zauden
diru asko biltzen,
futbol zelaian ez du
diruak agintzen. (bis)
Fredi

Aztoratuta nabil
epaile hauekin
protestaka hasi naiz
partiduan arin;
kanporatzean nahi non,
behar duzu jakin,
milioi piloa jaso
ta lanik egin ez. (bis)


Arkaitz

Gozatu behar duzu
aldagela ertza,
zapuztuko baitizut
daukazun ametsa;
etorkizuna duzu,
ez zazula pentsa,
nire elastikoa
dagon bezain beltza.
Fredi

Ai, gure epailea,
pertsona haundia,
esaldi bat badago
oso nabaria,
publikotik entzuten
duzun esaldia:
gaur zu beltzez ta bihar
zure familia. (bis)


Arkaitz

Horrela mehatxua
zuk bota didazu;
pausoa aurrera ez
atzera emazu;
zuk lepotikan gora,
eman zazu kasu,
baloiak baino haize
gehiago daukazu! (bis)
Fredi

Epaileak daukana
da frustrazioa,
agintari izateko
bere ilusioa.
Nahiz epaiketan sartu
kontra akzioa,
lasai, irabazi dut
jubilazioa. (bis)


Bertsolari Txapelketa

Nagusiko final-laurdenak

Jokin Sorozabal

Hasierako puntua emanda

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Triste bizi naiz eta


Egurrak ematen du
bizkarrean mina,


Sorozabal:

ta hori saihestea
gure ahalegina.
Ez zenuke izango
hain irri arina,
zu’re hortik hartuta
etorri bazina.
Zuk ipintzen al duzu
beste aurpegia?

Sorozabal:

Ez nuke ipini nahi,
hori da egia.
Bi aldiz hartzea da
nahiko aberia;
bat jasatea ere
a ze komeria!
Barkatzea ez dugu
Hain gauza samurra;


Barkatzea ez dugu
Hain gauza samurra;

Sorozabal:

aurreragi ez degu
sartu behar muturra.
Bertsotan ere sarri
araudiak urra;
ez dutela barkatzen
badaukat bildurra.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****