euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 66 2004/02 »  Filmak



Ikusitakoak
**

Nemoren bila

Elf

Titus





Datuak

Zuzendaria: Andrew Stanton eta Lee Unkrich
Ahots-aktoreak: Anabel Alonso, Javier Gurrutxaga, Ramón Langa
AEB, 2003
Iraupena: 100 minutu
Mota: Marrazki bizidunak

Nemo arrain pailazoa da eta aitarekin —Marlin— bizi da. Jaiotzatik alboko hegal bat txikiagoa eta ahulagoa du. Horregatik, Marlin kezkatuta dago. Nemo gaztea, ordea, ausarta eta oldartsua da.

Nemo, lehenengo eskola egunean, pozaren pozez dago. Irakaslea zerbait azaltzen ari dela, Nemo eta lagunak taldetik urruntzen dira eta txalupa bat ikusten dute. Nemoren lagunak txaluparaino lehenengo nor ailegatuko hasten dira lehian. Orduan Nemoren aita azaltzen da eta Nemori ez dio uzten hori egiten. Nemo, ordea, txaluparantz abiatzen da. Zoritxarrez, ez da ohartzen urpekari bat ondoan duela eta honek harrapatu egiten du. Marlinek ezin du ezer egin semea laguntzeko.
Datuak

Zuzendaria: Jon Favreau
Aktoreak: Will Ferrel, James Caan, Mary Steenburgen
AEB, 2003
Iraupena: 95 minutu
Mota: Komedia

Txikia zenean, Elf Aita Noelen leran sartu zen, Aita Noelek ikusi gabe. Ipar Poloan, Aita Noelek semetzat hartu eta laguntzaile izendatu zuen. Urteak pasatu ondoren, behin Aita Noelek Elf-i egia aitortu eta benetako aita New Yorken bizi zela esan zion. Horren ondorioz, Elf familiaren bila abiatu zen hiri ospetsu horretara. Zoritxarrez, aitak ez du Elf-ek esandakoa sinesten, eta bakar-bakarrik geratzen da hiri handian.

Gabonak ditu ardatz filmak eta, batez ere, Ameriketako Estatu Batuetako gabonetako ohiturak-eta. Hala ere, guk ere barre egin dezakegu Elf-i gertatzen zaizkion komeriekin. Familian gozatzeko film egokia da.
Datuak


Zuzendaria: Julie Taymor
Aktoreak: Anthony Hopkins, Jessica Lange, Osheen Jones
AEB-Italia, 1999
Iraupena : 162 minutu
Mota: Drama

Titus Andronicus Erromako gudaburua etxera itzultzen da godoen aurkako gerrak irabazi ondoren. Hala ere, garaipena gazi-gozoa da, borrokan hogei seme galdu baititu. Ohi bezala, ospakizunak antolatzen dituzte itzulera eta garaipena ospatzeko. Oraindik bizirik dagoen seme nagusiak antzinako ohitura bat gogorarazten dio aitari: etsairen bat sakrifikatu beharra. Titusek godoen buruzagiaren seme bat aukeratzen du.

Eztabaidagarria da batzuentzat Shakespeareren lanaren bertsio hau. Beste batzuentzat, berriz, izugarri ona eta berritzailea. Edozein modutan, Anthony Hopkins eta Jessica Lange aurrez-aurre ikusteko aukera ematen du.






Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****