euskaraz.net
Internet

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 66 2004/02 »  Internet

Internet
**

Internet helbideak

Interneten badira hamaika aukera. Sare zabal horretan euskarak ez du izugarrizko lekua, baina aldi berean euskarazko webgune interesgarri ugari dago. Euskaraz ere nabigatzeko, hemen dituzue zenbait helbide.


www.euskalerria.org

Interneten mezuentzako postontzi euskaldun bat nahi baduzu, bertan duzu aukera bikaina. Doan da, gainera. Bertan, euskarazko momentuko mezu zerbitzua ere aurkituko duzu. Animatzen bazara, txat-aren bidez ere lagunak egin ditzakezu.


www.aurki.com

Hemen duzue interneten euskarazko bilatzaile bikain bat. Aurki-n euskarazko eta erdarazko orrialdeak topatuko dituzue. Web gunea euskara hutsean duen bilatzaile bakarra da. Beraz, anima zaitezte bertan sartzera!


www.jalgi.com

Edozein gairi buruz informazio bila bazabiltza, sar zaitez jalgi.com-en eta erraz eta azkar aurkituko duzu. Hainbat gai daude bertan eta dena euskaraz.


www.bertsozale.com

Bertsoak gustuko al dituzu? Hala bada, sartu www.bertsozale.com-en eta hasi bertsozaletasuna zabaltzen. Bertan doinuak, informazioa eta hainbat txapelketatako bertsoak lortu ahal izango dituzu. Bertsoak egiten ere ikas dezakezu.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****