euskaraz.net
Aitor Atxega

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 67 2004/03 »  Aitor Atxega



Donostia auzoka

**

“Inoiz, kontzertura joan eta

tresnak etxean ahaztu zaizkigu”

Aitor Atxega 1968an jaio zen Ondarroan. Arantzazuko Amako irakaslea da, baina elkarrizketa musikari ere badelako egin diogu. 9 urterekin musika ikasten hasi zen, eta gero pianoa jotzen ikasi zuen. 1985ean baxua jotzeari ekin zion, eta gaur egun hala egiten du. 10-12 diskotan hartu du parte. Urte askotan berbenetan aritu da, baina duela 5 urtetik Mal de Ojo taldean dabil.




Kaixo, Aitor, zer moduz doakizu bizitza?

Oraintxe bertan, ez oso ondo; polipo bat daukat eztarrian. Izan ere, azken urteotan erretzen, abesten, eta gauean hor zehar asko ibili naiz... Baina, hemendik 10 egun barru, polipoa kenduko didate. Musika kontuan, berriz, oso ondo!!!



Zenbat urterekin hasi zinen gitarra jotzen?

1979. urtean. Hamaika urte inguru izango nituen.

Noiz sortu zenuten Mal de Ojo taldea?

1993an, duela 11 urte, baina ni duela bost urtetik nago taldean.

Zenbatek osatzen duzue taldea?

Kontratatzen gaituen jendearen arabera, hau da, kontratatzen gaituenaren diruaren arabera. Diskoan 12 lagunek parte hartu genuen. Diru asko dagoen tokira 8-9 lagun joaten gara. Diru gutxiago dagoen lekura, 6-7. Eta normaletara, bost.

Nori bururatu zitzaion Mal de Ojo izena?

Taldea sortu zutenei bururatu zitzaien.

Zenbat disko atera dituzue?

Sei disko kaleratu ditugu, eta orain zazpigarrena ari gara grabatzen. Uztailerako edo abendurako aterako da.

Arrakasta handia izan al duzue?

Bai, uste baino handiagoa.

Non jo duzue urrutien?

Irlandan. Seguruenik, udara honetan, Andaluziara eta Melillara joango gara.

Ba al duzue bitxikeriaren bat guri kontatzeko modukoa?

Bai, askotan, furgonetarekin bidean ez aurrera ez atzera geratu gara… Beste askotan egunarekin nahastu… Eta askotan jotzera joan eta musika tresnak etxean ahaztu... Eta azkeneko momentuan jendeari eskatzera joan.

Behin “Goenkale”-n atera zineten jotzen. Zenbat denbora pasatu zenuten grabatzen?

Grabatzen 5 ordu, baina abestiek 6 minutu irauten zuten.

Iraia Uranga, Iratxe Gurutzealde





Korrika

Urtarorik gogokoena?
Udazkena.
Liburu bat?
“¿Qué es la historia?”
Film bat?
“El paciente inglés”
Disko bat?
Pink Floyden “Wish you were here”
Kolore bat?
Urdina.
Dedikatoria batekin sinadura emango al zeniguke?
Bai, noski!!!








Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****