euskaraz.net
Donostia auzoka 1

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 67 2004/03 »  Donostia auzoka 1

Donostia auzoka

**

Ategorrietan etxebizitza gehiago



Ategorrietan etxebizitza gehiago egingo dituzte. Hiru eraikin berri izango ditugu aurrerantzean.



Lehenengo etxea espero baino beranduago bukatu dute. Bertan, 55 etxebizitza daude; horietatik 25 babes ofizialekoak izango dira eta besteak, salmenta librekoak. 63 aparkaleku ere izango ditu. Garajeak erosteko, etxebizitzen jabeek lehentasuna izango dute, baina leku batzuk hutsik
gelditzen badira, edonork erosi ahal izango ditu.

Bigarren etxea 2004ko urtarrilean hasi ziren eraikitzen eta 2006ko abenduan bukatzeko asmoa dute. Baina, beti bezala, ziurrenik, esan baino beranduago amaituko dute. Eraikinak 70 etxebizitza izango ditu, denak salmenta librekoak, eta 80 aparkaleku. Inguruan parke bat egiteko asmoa dute eta, bertan, lorategia ere egongo da.

Beste etxe bat ere eraikiko da. Etxe honen ondoan errepide berri bat egingo dute, Intxaurrondo eta Ategorrieta lotuko dituen errepidea, hain zuzen. Errepide hau trenbide azpitik pasatuko da. Goiko galtzara dotore geldituko denez, jende askok paseoan ibiltzeko aukera izango du. Auzoa oso polita geldituko da etxebizitza berri eta moderno hauekin.

Ibai Goņi, Markel Larramendi eta Gorka Ipiņazar


Kortxopeko areto berria

Duela hilabete, Zurriola ikastolako antzerki eskolan, beste gela bat egin zuten, hirugarrena. Lekuz ez zebiltzan hain ondo, jende asko baitzegoen, eta beste gela bat egitea erabaki zuten.

Zurriola Antzerki Eskolak lan handia egin du eraikina egin ahal izateko dirua lortzeko eta, horretarako, hainbat bide erabili ditu: kamisetak, antzerkiak…
Euskal Herriko herri askotan saioak eginez, poliki-poliki, dirua lortu dute gela berria egiteko. Kortxope ondoan eraiki dute entsegu gela hau.

Barrutik txikia da, paretek kolore morea dute eta lurra baldosaz egina dago. Uste dutenez, hurrengo hilabetean antzezpen gehiago egiten hasiko dira. Joxerrak, Mikelek, Anartzek eta Montxok landuko dituzte antzezpenak.

Iņigo Larraņaga,
Oihana Lopez eta
Elixabete Markina.



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****