euskaraz.net
Belle Epoque

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 67 2004/03 »  Belle Epoque



Han eta hemen

***

Gure Belle Epoque

Frantses estiloa Donostian



Souvenirs de la Belle Epoque. Arkitektorik onenek lan egiten zuten elkarrekin hiri xarmangarri hau eraikitzeko. Bulebarrak, plazak, ibilbideak ‘Belle Epoque’-aren adierazgarri dira. Karrozak ibiltzen ziren hirian eta, haietan, Europako nobleak.

Garai hartan Donostia goitik behera eraldatzen ari zen. Hiria punta-puntan zegoen. Bainuetxeak modan zeuden eta goi-mailako jendea hasi zen hona etortzen. Gorteko medikuek bainuak aholkatzen zituzten, odol-zirkulaziorako oso onak baitziren. Horrez gain, Maria Cristina erreginak uda bertan igarotzen zuenetik, turismoari begira egindako eraikuntzak ugaltzen hasi ziren. Esate baterako, 1882an eraiki zuten kasinoa Alderdi Ederren, Monte Carlokoaren antzera. Urumearen bazter batean, Maria Cristina hotela, Alfonso XIII.a erregearen amaren izena daramana. Uliako haitzekin bat egin zezan, hareharriz

Charles Meurres Frantziako arkitektoak proiektatu eta Francisco Urkola donostiarrak burutu zuen eraikuntza eta
jantzi zuten kanpotik. Kanpotik ez du apaindurarik baina barrutik, berogailua eta argindarra jarri zituzten.

Ondoan, Victoria Eugenia antzokia. Bi eraikinak elkarrekin bat etor zitezen ahalegindu ziren eta, horregatik, Igeldoko harrobietatik ekarri zuten aurrealdea, hormak eta oinarriak egiteko hareharria. Kasinoa, hotela, antzokia… bertako nahiz kanpoko burgesia hartzeko prest zegoen Donostia.

1854an Tolosari Gipuzkoako hiriburutza kendu eta harresiak eraisteko erabakia hartu zutenetik, ez zion zabaltzeari utzi. 1862an onartu zen aurreneko zabalkundea eta 1889an bigarrena, Urumearen bi aldeetara. Artzain Ona, zubiak, Diputazioa, katedrala, justizia jauregia, posta zerbitzuaren egoitza, ingeniaritza eskolak… Elkarren antza dute guztiek, frantses estiloan eginak.



Hiriko jendea kasino aurrean Pierre Ducasse lorategizale frantsesak diseinaturiko lorategietan ateratzen zen paseatzera eta Bulebarrean eta hondartzan, ez zen inoiz ikuskizunik falta.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****