|
***
|
Euskal energia Europan
Energiaren Euskal Erakundea eta Eolicas energia enpresa Europako energia berriztagarrien programan onartu dituzte. Energia-iturriak garatzeko konpromisoa hartu dute aipatukotako erakundeak eta enpresak. Lehenak, ikastetxeetan sare elektrikoari lotutako eguzki instalazioa ezartzea du helburu eta enpresak, berriz, energia mota hau Euskadin sustatu eta garatzeko plana du.
|
|
Ur asko xahutzen dugu
platerak garbitzen
Platerak eskuz garbituz gero, makinaz baino bi aldiz gehiago ur gastatzen da. Gainera, ez dago garbiketa osoa ziurtatua, makinaz eskuz bezain garbi geratzen dira, antza. Bestetik, ur eta xaboi asko erabilita ere, ez da emaitza hobea lortzen.
Nola atera etekinik handiena? Batetik, ez da zikinkeria lehortzen utzi behar. Bestetik, bi bainu ematea komeni da: lehenean ur beroaz xaboituz eta, bigarrenean, xaboia eta zikinkeria-arrastoak, ur hotzaz garbituz.
|
Zergatik komeni da bizikleta erabiltzea?
Asko dira bizikletan ibiltzeak dakartzan onurak. Ariketa fisikoa dela medio, osasuna zaindu eta egoera onean mantentzeko modu ona da. Auto ilaretan galdutako denbora aurrezteko modua ere bada. Energia aurrezten, mugikortasuna errazten eta ingurumena garbi mantentzen laguntzen du bizikletan ibiltzeak. Oro har, bizi kalitatea hobetzen da bizikleta erabiliz, aire kutsadura eta soinu kutsadura bezalakoak jaitsi egiten dira-eta. Haurren segurtasuna ere areagotu egiten da, auto gutxiago ibiliko
|
liratekeelako. Aparkaleku gutxiago ere beharko lirateke eta gutxiago inbertitu beharko litzateke errepideetan. Hiriko garbitasuna zaintzea ere ekarriko luke.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|