|
**
Padel-ean etorkizun oparoko mutila
|
Iñaki Suarez, San Patricio eskolako padel jokalaria, duela lau urte hasi zen kirol honetan. 2001ean lehenengo txapelketan parte hartu zuen eta, jada, Euskadiko zirkuitu nagusian sartu da. Dirudienez, goi
|
mailarako bidean da. Espainiako txapelketan final erdietara iritsi zen eta Espainiako selekzioan parte hartzeko deitu dute. Estatuko jokalari gazterik onenetakoa dugu.
|
Iñaki Suarezek aitortu digunez, kirol honetan kasualitatez hasi zen: bere aitarekin partida bat ikustera joan zen, gustatu zitzaion eta proba egitera animatu zen. Hortik aurrera jokatzen hasi zen eta egundoko bidea egin du. Gaur egun, 9-10 ordu ematen ditu astean entrenatzen. Izan ere, kirol zaila da: abilezia handia eta teknika landua behar dira arrakasta izateko, eta beste kirol askotan bezala asko entrenatzeak ere garrantzia handia du.
Profesionala izatea zaila
Esaten duenez, profesionala izatea zaila da padelean. Diru gutxi mugitzen du kirol honek
|
eta babesleak nekez aurkitu ohi dira. Nolanahi ere, oso pozik dago eta gustatuko litzaioke bizitza guztian jokatu ahal izatea, lehiaketetatik kanpo bada ere. Padelaren abantailetako bat horixe baita, hau da, adin guztietan egin daitekeela.
Normalean bikoteka
Normalean bikoteka jokatzen da padelean eta interesgarria izaten da bikotekide finkoa izatea. Azken finean, bikotea zenbat eta hobe uztartu, orduan eta joko sendoagoa lortzen dute. Iñaki gainontzeko jokalariak baino gazteagoa da, baina ez da horren beldur. Duen mailari esker, bera baino 10-15 urte zaharragoa den jendearekin lehian ibili beharko du, eta teknikaren eta abileziaren bidez aurre egin beharko dio arerioen indar fisikoari.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|