euskaraz.net
Iritzi-miritziak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 68 2004/05 »  Iritzi-miritziak

Iritzi-Miritziak

***

Hel iezaiozue bizikletari!



Azkenean, iritsi da udaberria. Hau da gogoa hau! Eta berarekin batera, espero dezagun, eguraldi ona eta goxoa. Ea, lagunok, zergatik ez dugu naturak ematen digun sasoi polit hau aprobetxatzen garajeetatik gure bizikleta zaharrak, edo hain zaharrak, ateratzeko? Negua luzea izan da eta, autoek zein motorrek bota duten kea dela eta, gure hirian egon daitekeen kutsadura desagerrarazteko garai ezin hobea da. Bide batez, denoi kirola egitea komeni zaigunez, giharrak ere sasoitsu jarriko genituzke bizikletan ibiliz gero. Leku guztietatik esaten zaigu gure ingurumenari errespetua zor diogula eta zaindu behar dugula. Gazteok hori entzuten dugu eta erabat ados gaude, baina, gero, gure eguneroko jarrerek ezer gutxi laguntzen dute horretan. Egia da hirian bide gorri gutxi dagoela eta bizikletak mantsoak direla ohiko erritmo azkar honi erantzuna emateko, baina, ongi pentsatuz gero, ez dute kutsatzen eta gainera, osasunerako bikainak dira. Ea bada, urtaro honek eguraldi ona ekartzen digun eta gure herrietako kaleetako paisaia aldatzen dugun. Izan ere, uste dut, gazteoi dagokigula, neurri handi batean behintzat, ardura hori.

Olatz Etxabe



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****