|
**
Egia eta Erdialdea lotzen dituen
pasabidearen ezaugarriak eta arriskuak
Egunero egiatar askok erabiltzen du pasabide hau
Iluna izatea da pasabide honen ezaugarri bat.
|
Egiako lur azpiko pasabideak beti eman izan du zeresana, egiatar asko bertatik pasatzen baita. Lanarengatik edo beste arrazoi batzuengatik Egiako Donostiako pasabide erabilienetarikoa da.
Egiako pasabidearen sarrera.
|
Denok dakigun bezala, pasabide honek Egia auzoa Erdialdearekin lotzen du
Leku honen ezaugarriak hauexek dira: iluna eta luzea denez, arriskutsua gerta daiteke gaueko ordu txikietan. Txukun eta garbi mantentzea zaila da, eta auzotarrek segurtasun gutxiko lekua dela sumatzen dute. Hain zuzen ere, badago Donostian talde bat, “Emakume eta Hiria foroa“ izenekoa, eta honek Egiako pasabideak sortzen duen lasaitasun eza aztertu du.
Hainbatetan argiak aldatu dituzte eta gaur egun nahiko argitsu dagoen arren, ez da nahikoa, hainbat donostiarren iritziz. Azterketa sakona egin beharra dago pasabide hau aurrerantzean denon gustukoa izan dadin.
|
Cristina Eneko eraikinen
berrikuntza lanak martxan
Obra hauek aurten hasi dituzte eta 2005ean bukatuko dituzte
Cristina Eneko parkeko eraikinetan berrikuntzak egiten ari dira. Mandasko Dukearen jauregiko eta kaperako obrak bukatutakoan, inauguratu egingo dituzte. Gaur egun parkeak ia 80.000 metro karratu ditu, eta horietatik 993 metro eraikuntzek betetzen dituzte. Eraikuntzak hauek dira: kapera, jauregia, sukalde zaharrak, atezainaren etxea eta beste bi etxe.
Parkeko atezainaren etxetxoa izan da berritutako lehenengo eraikuntza. Honen ondoan ate mekanikoen sistema ere jarri dute. Obra hauek joan den urtearen erdialdean bukatu zituzten. Bestalde Udaberrian bukatzekoak dira kapera eta jauregia.
2004ko aurrekontuan 180.000 euro jarri dituzte aipatutako obrak egiteko eta 2005eko aurrekontuan beste hainbeste, jauregian eta eliz-txikian falta diren altzariak eta ekipamentuak ezartzeko.
Cristina Eneko jauregiko oraingo banaketa, 1890. urtean Jose de Osinalderi esker egin zen. Fermin de Lasala eta Collado Mandasko Dukeak testamentuan debekatu baitzuen edozein aldaketa egitea.
|
Etxeak harrerako solairua eta beste bi solairu ditu. Azken solairua goiburua da. Harrerako solairua da ikusgarriena. Sarrera nagusitik sartuta, Dukearen irudi edo busto bat dago ikusgai. Hortik atalondo batera joan daiteke eta bertatik eskailera luze bat ateratzen da, lehenengo solairura igotzeko. Lehenengo solairuan, ezkerraldean egongela handia dago. Han ere, Mandasko Dukearen eta haren emaztearen koadroak aurki ditzakegu. Denok dakigun bezala, bere emaztearen omenez jarri zion parkeari “Cristina enea” izena.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|