euskaraz.net
Sahararren alde

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 68 2004/05 »  Sahararren alde

Donostia auzoka

***

Sahararekin bat!



Saharako kanpamenduetan egoera dela eta, Gipuzkoan janaria lortzeko karabana antolatu da. Aurreko urteetan ere, egin izan dira antzeko kanpainak eta herri askotako biztanleek parte hartu izan dute. Aurtengoan, besteak beste, Peñaflorida institutua eta hainbat ikastetxe bilketan murgildu dira. Herrialde honi laguntza eskaintzea ezinbestekotzat dugunez, hona gure aldetik egindako apurtxoa.


Mendebaldeko Sahara

Sahararren herria, Afrika ipar ekialdean dagoenez, oso beroa da. Marokoarrek Mendebaldeko Sahara eraso zutenean (1975), bertako biztanle askok toki bero eta lehorrago batera alde egin behar izan zuen. Basamortura!

Gaur egun ere, hantxe daude, Aljeriako Tindufeko kanpamenduetan, euren herrira noiz itzuliko zain. Bizi baldintza oso eskasetan daude, gainera. Egoera ikaragarri hau dela eta, kanpoko herrialdeetako laguntza behar dute (janaria, jantziak, botikak...).
Horregatik, hemendik, Euskal Herritik, Sahararrei laguntzeko kanpaina bat egin da.

Donostian eta inguruetan ezagunak

Sahararrak egoera larrian daudenez, ikasketak egiteko edo bizimodu eta elikadura egokia izateko, bertako ume eta gazte asko Europara etortzen dira. Batzuk udara pasatzera etortzen dira eta hemengo familiekin egoten dira. Gazte edo helduago diren beste asko, ikastera etortzen dira, eta hauen egonaldia luzeagoa izaten da.


“Donostiako 20-30 eskola aritu dira kanpainan”

Amarako Peñaflorida institutuan, kanpaina bat bultzatu dugu guztion artean janaria biltzeko. Xehetasun gehiago izateko, Peñafloridako irakasle eta kanpainako arduradun Txemari elkarrizketa egin diogu.

Zergatik hasi zineten kanpaina hauek egiten?

Uda batetan saharar gazte bat etxean hartu genuelako. Ondoren, elkartean sartu nintzen eta laguntza eskaini nien.

Zenbat lortzen da kanpaina bakoitzean?

120 edo 150 tona gutxi gorabehera.

Ziur al zaude janari osoa ailegatuko dela?

Dudarik gabe. Hemen, janaria sailkatu eta kamioiak kargatzen ditugu. Gero, kamioiak boluntarioek eramaten dituzte Alicantera eta itsasontzian uzten dituzte. Beste aldean Polisario erakundea arduratzen da eta Aljeria osoa zeharkatu ondoren, janaria basamortura iristen da.

Saharara iristerakoan nork banatzen du janaria?

Polisarioak berak egiten du. Kanpamendu bakoitzari, biztanle kopuruaren arabera, dagokiona ematen dio.
Zenbat eskola edo institutuk parte hartzen dute kanpaina honetan?

Kanpaina honetan 20-30 inguru Donostian. Beste udal batzuk beraien herrietan ere antolatzen dituzte horrelakoak.

Donostian non jasotzen dira eskoletako produktu guztiak?

Urtero leku desberdinetan. Aurten, adibidez, Martutenen izan dugu dena bilduta.

Zenbat kanpaina egin dituzu dagoeneko?

Urte dezente daramatzat laguntzen, baina janari bilketan bi urtetan soilik hartu dut parte.

Nola ikusten duzu Sahararen etorkizuna?

Itxaropena ez dugu galdu behar. Egia da presio handia dagoela Marokoko herrialde bihur dadin. Denon artean, kanpaina honetan parte hartuz gero, Nazio Batuen Erakundea erabakitakoa aurrera eramatera bultzatuko dugu.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****