|
**
Indioen mendekua
Indigenak gerrarako prest zeudela jakinarazi zuten, baina ez zieten kasurik egin. "Cinta-Larga" tribuko kideek gutxienez 30 diamante bilatzaile erail dituzte Brasilgo Amazonian. Hildakoak indigenen lurraldean zebiltzan diamante bila, legez kanpo.
Gerssi Mendes diamante bilatzaileak bere lagunek baino zorte hobea izan zuen eta sarraskitik libratzea lortu zuen. Gertatutakoa poliziei kontatzean, hauek ez zuten sinetsi. Gerssi-k hau esan zien: "Beherakoa neukanez, gau guztian egon behar izan nintzen altxatzen. Horietako aldi batean norbait zetorrela konturatu nintzen: "Cinta-Larga" izeneko indioak ziren. Bat-batean oihuak entzun nituen eta gero ikusi nuen nola erretzen zituzten gure kanpamentuko kanpin-dendak". Mendes-ek ez daki zenbat ordu igaro zituen beldurrez mugitu ezinik, baina egunsentia iritsi eta dena bukatu zela pentsatuta, alde egin zuen.
|
Bi egun geroago kamioizale batek aurkitu zuen.
Poliziak sarraskia izandako lekura joan ziren eta bertan gorpuak aurkitu zituzten.
Iņigo Blanco
|
Gernikako arbola hil egin da
|
Gernikako arbola, Bizkaiko Juntetxearen ondoan dagoen haritz famatua, hil egin da, iaz abuztuan izandako beroagatik.
Udaberri honetan ez da hostatu. "Armillaria mellea" onddoak hil du zuhaitza. Haritzaren hostoei beste bizkarroi (parasito) batek egin die kalte. Onddo eta bizkarroi hauek hil duten arren, joan den urteko udako tenperaturak baxuagoak izan balira, arduradunek diotenez, zuhaitza ez zatekeen hilko.
Hildako haritzak 12 metroko altuera zuen eta 146 urte zituen. Juntetxearen ondoan aldatzen den hirugarren zuhaitza da: aurrenekoa "el padre" (sic) izenekoa, 450 urtez bizi izan zen; bigarrena, "Zuhaitz Zaharra" zeritzona, 1.742tik 1.892ra bizi izan zen. Hil berri den zuhaitzak zutik iraun zuen 1937ko apirilaren 26an faxistek Gernika bonbakatu zutenean.
|
Iraintzea
hitzez jotzea da
|
Eibarko 600 bat ikaslek "Portalea" kultur etxeko erakusketa bisitatu dute. Gaiaz ongi ezagutzen duen monitoreak, Oihana Etxegibelek, ikasleei transmititu nahi zaien ideia ulertzeko ekintzak koordinatu ditu. "Helburua ikasleek zera jakitea da: irainek pertsonak mindu egiten dituztela eta maitasunak, berriz, autoestimua indartzen duela", azaldu du Etxegibelek.
|
Hau Juul pertsonaiaren bitartez erakusten dute erakusketan. Pertsonaia hau Gregie Maeyeren liburu batetik ateratako mekanoa da. Lagunek irainak esaten dizkioten heinean, piezak erori egiten zaizkio. Burua besterik ez duenean, Nora izeneko neskatxarekin topo egiten du, eta maitasunez, berriro eraikitzen du.
Maialen Anduaga eta Naroa Amillano
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|