|
***
Gipuzkoarena proiektua:
Anoeta berritu nahi dute
Gipuzkoarena proiektua egiteko 102 milioi euroko gastua aurreikusi du Realak eta Donostiako Udalaren laguntza eta baimena beharrezkoa du hau aurrera eramateko.
Zelai berriak 42.000 eserleku izango ditu, hau da, orain baino 10.000 eserleku gehiago. Estalki berria jarriko dute, ikusle guztiak aterpean egoteko eta horren bidez zaleen animuak ozenago entzungo dira.
Gipuzkoarenak lau dorre izango ditu. Lehenengoan hotela izango da, 100 gela baino gehiagorekin. Beste hirurak tabernaz jatetxez, bulegoz eta aisialdirako, kulturarako eta kiroletarako hainbat aretoz hornituta egongo dira.
Zelai berriak 500 autorentzako aparkalekua ere izango du.
Realak aurkeztutako proiektua onartuko balitz, obrak 2004ko abenduan hasiko lirateke eta bi urte eta erdi iraungo lukete lanek.
Hau, mundu osoko zelai onenen mailakoa izango litzateke.
|
Gipuzkoako biztanle gehienei ez zaie iruditzen proiektua zuzena denik, atletismo zelaia kentzeko asmoa dagoelako.
Amaia S., Aitor J., Iker B., Mikel G. eta Jon D.
|
|
Gutxi falta da
oporretarako
|
Azken egunetan eguraldi txarra izan arren, gutxi falta da udako oporretarako. Tenperatura baxuak izan ditugu Aste Santuan, baina, dagoeneko bi hilabete besterik ez dira falta udarako. Jendeak dagoeneko erosi ditu bainu jantziak eta udarako arropa.
Esaten dutenez, uda oso beroa izango da, eta beraz, planak egiten hasi beharrean gara.
Dirudienez, jendeak nahiago ditu urrutiko parajeak. Adibidez, euskal herritar asko joaten da Parisera, baina ez dute kilometro gutxira dagoen Hondarribia ezagutzen. Hemen ere, Euskal Herrian, oso paisaia politak daude. Beraz, uda honetan Euskal Herriko herrietara egun bateko bidaiak egitea gomendatzen dizuegu. Hona hemen egin ditzakezuen bidaia polit batzuk: Andoain inguruko Leizaran bailara, Tafallako Uxue herria, Sara eta Urdazubiko kobazuloak edota Donibane Garazi eta inguruak.
|
Eņaut I., Iņigo, Ugaitz, Julen M. eta Enara
Lizarrako istripua
Lizarran, duela gutxi, kamioi handi bat balaztarik gabe gelditu zen. Lizarrara sartzen ari zenean konturatu zen balaztak falta zitzaizkiola. Lizarrako sarrerako biribilgunera iristen ari zela, kamioia gelditzen saiatu zen, baina ahalegina alferrikakoa izan zen.
Biribilguneari bira eman eta jarraian, kurbara iritsi zenean,
|
beste kamioi baten aurka jo zuen. Kamioia nahita jarrita zegoen haren aurka jotzeko eta gelditzeko.
Kamioiaren ontzia hautsi egin zen eta bertako gasolina guztia atera zen. Ondorioz, eztanda gertatu zen eta 40 auto erre ziren. Lizarrako ikastolaren aurrean gertatu zen, eta zorionez, zauritu bakarra egon zen; kamioi gidaria.
|
Maddi, Irune, Beņat, Aizpea eta Gaizka.
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|