euskaraz.net
Ikasleak idazle

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 68 2004/05 »  Ikasleak idazle

Ikasleak idazle

**

Bat-bateko trumoi hotsa

Kontrol batean lasai, isilik eta kontzentraturik gaude gelako ikasle guztiok. Ordu laurden bat falta da bazkal ordurako eta amonak deitu zizun atzo bazkaltzeko kroketa goxoak prestatuko zizkizula esanez. Gose ikaragarria duzu eta ordularia begiratzen duzun bakoitzean gorputzean dugun sabel eroriak itsasoko olatuen antzera dantza egiten dizu. Konturatu zera tripazorriak dauzkazula. Sabela sutu zaizu eta suge bat daukazula nabaritzen duzu barnealdean. Urduri jarri zara badakizulako gela isil horretan trumoi hotsa entzungo dela. Orain, berriz, puxtarri ikaragarriak dituzu eta bat-batean burrunba hotsak hasi dira isil samar, baina disimuluan eztulka eta eztarria garbitzen egongo bazina bezala jarri, eta konturatu gabe puzkar ikaragarria atera zaizu. Gorritu egin zara eta oraindik urduriago zaude. Denak barrez eta harriturik geratu dira eta zu barregarri gelditu zara gela osoaren aurrean.

Azkenean bazkalordua iritsi zaizu! Ikastolatik korrika atera eta amonaren etxerantz zoaz. A zer kroketa goxoak!

Maddi Ezkurdia

Tripazorriekin kontu gutxi

Tripazorriak direla eta askotan egoera deserosoak jasan behar izaten ditugu. Haserre daudenean, oihukatu edota nork daki zer egiten duten, baina, zarata asko ateratzen dute. Gose direnean, zarata ateratzen dute, bai, baina, beteta daudenean? Orduan bai eraso egiten digutela: zaratarik ez, baina bai ziztada galantak. Julenen kasua dugu arraroena. Egunero eraso egiten zioten tripazorriek, eta lagun guztiak barrezka hasi ohi ziren. Hori gerta ez zedin, egun batean ikastolako atsedenaldira janari mordoa eraman zuen. Bete-bete egin zen. Lehenengo ordua pasatu zen, bigarrena ere bai. Orduan, hirugarrena iritsi zen, eta Gaztelerako ahozko azterketa egin behar zuen. Arbel aldera atera eta hatzak gurutzatu zituen guztia ondo atera zedin. Ondo zebilen, baina, bat-batean, tripazorriek ziztada txiki bat egin zioten, eta beste bi etorri ziren segidan. Urduri eta izerditan hasi, eta esan beharreko guztia ahaztu zitzaion. Orduan bai, gela guztia isilik zegoela, tripazorriek egindako zarata entzun zen, eta hori gutxi balitz, ziztada galantak ere jasan behar izan zituen. Beraz, egun hartatik aurrera, behar zuena besterik ez zuela jango erabaki zuen.

Erika Verano



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****