euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 68 2004/05 »  Filmak



Ikusitakoak

***



“Passion of the christ”

Zuzendaria: Mel Gibson
Aktoreak: James Caviezel, Maia Morgenstern, Monica Bellucci, Rosalinda Celentano, Francesco de Vito
AEB, 2004. 100 minutu
Mota: Drama

"Scary movie 3"

Zuzendaria: David Zucker
Aktoreak: Anna Faris, Eddi Griffin, Charlie Sheen, Pamela Anderson, Simon Rex, Anna Faris, Regina Hall
AEB, 2004. 84 minutu
Mota: Komedia

“La ventana secreta”

Zuzendaria: David Koepp
Aktoreak: Jhonny Depp, Jhon Turturro, Maria Bello
100 minutu
Mota: Beldurrezkoa
Film hau Jesusek igarotako azken hamabi orduen narrazio zehatza da. Kontaketaren bitartez, Kristoren kalbarioa eta heriotza nolakoak izan ziren jakin dezakegu. Olibondoen Mendian deabruaren tentazioari aurre egiten dionean hasten da eta berpizkundearen egunean bukatzen da. Istorio hiperrealista kontatu nahi izan du Mel Gibsonek eta, horregatik, ez du gordintasuna saihestu.

Estreinatu aurretik ez zuen pelikula zati bat bera ere ikusten utzi. Beste baldintza harrigarri bat ere ezarri du: ezin da filma bikoiztu, hau da, arameraz eta latinez entzun behar da. Bitxikeria gisa, deabruaren figura aipa daiteke, oso misteriotsu eta beldurgarri azaltzen baita eta, ohi ez bezala, emakumezko batek bete du rola.
Cindy Campbellek telebistan lan egiten du. Bere lana ez zaio bat ere gustatzen, zuzendariak kasu egiten ez diolako eta telebistaren kalitatea oso eskasa delako.

Egun batean, bideo zinta bat eskuratzen du eta zinta ikusteaz bukatutakoan, norbaitek telefonoz deitzen dio eta handik zazpi egunetara hilko dela esaten dio. Oso urduri jartzen da eta bideo zintaren misterioa argitzen saiatuko da.

Film honek beste pelikula batzuk parodiatzen ditu. Kasu honetan, istorio nagusiak “The Ring” beldurrezko filma dakarkigu burura.

Pelikula hau entretenigarria eta dibertigarria da, oso aproposa lagunekin ikusteko.
Mort Rainey (Jhonny Deep) idazle ospetsua da, baina, azken boladan izugarrizko krisia pasatzen ari da. Bere emaztea beste batekin aurkitu ondoren, baso batean ezkutatutako etxola batera joatea erabakitzen du. Gainera, idazle bezala ere, une makala pasatzen ari da.

Bere emaztearekiko maitasuna gainditzen ari denean eta bakardade osoan dagoelakoan, bat-batean gizon bat (Jhon Turturro) etortzen zaio. Horrek dioenez, idazleak ipuin bat plagiatu dio. Gauzak horrela, istorioa nahaspilatuz doa, azaldutako gizonak Mort hiltzeko asmoa azaltzen baitu.

Filmaren gidoia oso ona da, nahiz eta batzuetan korapilatsuegia behar bada. Halaber, aktoreen lana, batez ere, Johnny Deppena, azalean pinportak ateratzeko modukoa da. Film oso entretenigarria da.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****