euskaraz.net
Liburuak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 68 2004/05 »  Liburuak

Irakurritakoak

**



“Eta nik zer?”

Egilea: Fernando Morillo Argitaletxea: Elkar

“Greta”

Egilea: Jasone Osoro Argitaletxea: Elkar

“Tango urdina”

Egilea: Aitziber Etxeberria Argitaletxea: Erein
Larraitzek, 16 urteko liburuko protagonistak, galdera hori bera egiten dio bere buruari...

Sexu pixka bat dagoela ezin da esan. Sexu gehiegi dagoela ematen du. Larrua jotzen denbora nahiko erabiltzen dute pertsonaiek. Alde hau interesgarria izan daiteke, baina aspertzera era eraman gaitzake. Liburuaren egitura oso arina da. Atalak oso oso motzak dira. Honek tarteka irakurtzeko aukera ematen du. 45 ataletan banatuta dago eta 134 orri ditu. Atera kontuak!

Gaiak interesa eta gaurkotasuna baditu: amodioa, zeloak ahizpen artean, sexua deskubritzea, harreman pertsonaletan adiskidetasuna eta bazterkeria... Baina historia berez ez da gehiegi luzatzen. Oso istorio mugatu edo txikia dela esango genuke.

Pertsonaia nagusiaren sufrimendua ere aipatuko genuke, benetan oso gaizki pasatzen du Larraitzek, ipuinetako “ahate itsusia” delako.

Nerea Ferradas eta Gorka Arruti

Liburu honek mutiko baten bizitzaren zati berezi bat kontatzen du. Istorio hau, mutikoa, Oskar, bere neska-lagunarekin, Anarekin, ezkontzeko prestakuntzak egiten ari den bitartean sortzen da. Oskar bere etxean, amonaren dendan egondako manikiarekin, Gretarekin, bizi zen, eta hori bere neska-lagunari ez zitzaion gustatu. Ondorioz, Anak bien artean erabakitzeko eskatzen dio Oskarri. Istorioan zehar mutiko honen aukeraren berri izango duzu eta baita ere Greta eta Anarekin gertatzen denaren berri.

Gure ustez, Jasone Osorok idatzi duen eleberri hau, mota guztietako irakurleontzat egina dago. Nabarmentzen den ezaugarria sentimenduak diren arren, oso gai bitxia dauka eta ez da edozein amodiozko eleberri bezala .

Anima zaitez! Zerbait berria proba ezazu!

Alaia López eta Nerea Sustaeta

Liburu honek istorio bat baino gehiago kontatzen ditu aldi berean.

Bata Virginia eta Imanolen arteko harremana da. Virginiaren aita oso zorrotza da alabarekin eta ez dio ezer egiten uzten. Manolok, Virginiaren aitak, bere emaztea, Marga, eta alaba jo egiten ditu. Imanol Virginiaren mutil-laguna da eta elkarrekin esperientzia txar bat pasatuko dute. Iosuneren istorioa ere badago, bakarrik bizi da. Herritik joan da arazo pertsonal batengatik, bakarrik sentitzen da eta bere amak proposamen bat egiten dio herrira itzul dadin. Marga eta Manoloren istorioa ere kontatzen digu, nola ezagutu ziren, Virginia jaio zenean zer gertatu zen..... Eta azkenik, Joxe Mariren bizitza.

Liburua ondo dago, baina bukaera ez zait asko gustatu. Espero ez nituen gauzak gertatzen dira. Irakurtzea gustuko baduzue, liburua irakurtzea gomendatzen dizuet, azkar irakurtzen da eta gertaerek gaurkotasuna dute: adibidez, emakumeen aurkako tratu txarrak.

Aitziber Lasaga



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****