euskaraz.net
Auzoka 69 2004/06

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 69 2004/06





Goitibeherak,

abiada bizian

Herrietako eta auzoetako jaietan ohikoa da aldapan behera goitibeherak ikustea. Bizpahiru lagunekoak, zortzi laguneko koadrilakoak, ziztu bizian doazenak, bereziki xelebreak direnak... Mota askotako goitibeherak daude, eta zaleak ere ez dira gutxi. Duela gutxi, Goitibehera Eguna izan zen Agoitzen, uztailean Euskadiko Txapelketa jokatuko da Zallan eta irailean Munduko Txapelketa Iruñean antolatzeko asmoa ere badute. Hau guztia ikusita, zale batzuk goitibeherak kirol bihurtzeko saioa egiten ari dira. Hainbat urrats eman dituzte, eta orain ikusi behar.

Ba al zenekien goitibeherak, Euskal Herrian ez ezik, beste hainbat lekutan ere erabiltzen direla? “Carros”, “carritos”, “carrilanas”, “cars de coixinets”... eta beste hainbat izen dute goitibeherek, tokian tokiko. Baina, izaera bera da guztietan.

Hau eta beste hainbat gauza jakin nahi badituzu, AUZOKA honetan erreportaje interesgarria topatuko duzu. Zoaz ziztu bizian!
Donostia Auzoka
Irati Fernandez atleta gaztea




Groseko San Frantzisko kalea oinezkoentzat
Andoni Aierbe auto lasterketetako gidaria

Erreportajea
Koldo Mitxelena lehiaketako sari banaketa
Domotika

Elkarrizketa
Kepa Amillano medikua

Ekologia
Tximeleta ikusgarriak
Hartza, desagertzeko arriskuan

Kirola
Realaren aldaketak

Gizartea
Senda Viva, Nafarroako parke dibertigarria


Yoga, gustuko jarduera



Katalina Erausoko ikasle batzuek aste osoko tentsioa alboratzeko eta ostirala primeran bukatzeko sistema topatu dute: ostiralero, ordu eta erdiko yoga saioa egiten dute.

Ikasleek azaldutakoaren arabera, oso jarduera egokia da, eta oso gustuko dute. Izan ere, diotenez, jarduera honekin energia martxan jartzen da eta, beraz, osasun hobea, lasaitasuna, baretasuna eta oreka lotzen dituzte. Katalina Erauso ikastetxean posturak, arnasketa eta erlaxazioa lantzen dituzte eta, horri esker, gorputza primeran izatea lotzen dute.