|
**
“Handitan, soilik atletismoa egin baino,
nahiago nuke ikasi”
|
Irati Fernandez Arantzazuko Amako ikasle dugu. 15 urterekin, Espainiako Atletismo Txapelketan laugarren postua lortu zuen 60 metroko lasterketan eta luzera jauzian, bosgarrena. Aurten, maiatzaren 15ean Donostian jokatutako
|
txapelketan, lehenengoa izan zen eta Gipuzkoako txapelketan ere, 100 metroko lasterketan, lehen postua eskuratu zuen. Horrez gain, oso ikasle ona da. Iaz Koldo Mitxelena lehiaketan, narrazio sailan, saria irabazi zuen.
|
Kaixo, Irati. Zer moduz zaude?
Oso ondo!
Zenbat urterekin hasi zinen kirol hau egiten?
11 urterekin, gutxi gorabehera. Duela urte gutxi, egia esan.
Zein proba duzu gustukoen?
Abiadura, 60 metro eta luzera saltoa.
Zenbat zarete taldean?
Asko, ezin izango nizueke esan zenbat; egun desberdinetan entrenatzen gara eta, beraz, ez dakit.
Taldekideen artean, nolako harremana duzue?
Oso ona. Oso giro ona izaten da! Denok kirolariak gara eta ondo konpontzen gara.
Handitan atletismotik atera nahi zenuke bizimodua? Zergatik?
Egia esan, ez. Izan ere, atletismotik bizimodua aterako banu,
|
ez nuke ikasteko tarte handirik izango, eta nahiago dut ikasi.
Entzun dugunez, udan ere Espainiako Txapelketa jokatuko da. Joango al zara?
Bai, egin behar nuen batez bestekoa egin dut dagoeneko. Beraz, hantxe egongo naiz. Huelvan izango da.
Zer helburu duzu?
Ahal dudana egingo dut, beti ere ahalegin handiena eginez.
Atletismo munduan mutil politak daudela uste al duzu?
Bai, noski!!! Denetik dago, baina politak ere dezente daude.
Normalean, neska ala mutil gehiago dago?
Nahiko parekatuta dago, baina neska gehiago daudela esango nuke.
Bukatzeko, zein atleta duzu gustukoen?
Ez dut bereziki gogoko inor.
|
|
|
|