euskaraz.net
Han eta hemen

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 69 2004/06 »  Han eta hemen

Han eta hemen

***

Hoaxak

Hoaxak sarea oztopatzen duten ziberbromak dira. Hoax hitzak gezurra, broma edo tranpa esan nahi du. Mezuak postaren bidez bidaltzen dira. Eta mezuak jasotakoan berriro bidali behar dituzula diote. Horrela, sortzaileek haien arteko borroka mantentzen dute, arrakasta handiagoa nork lortuko ikusteko. Maiz, helburua lortzeko, modu iruzurtian erabiltzen dituzte elkartasuna, amodioa, segurtasuna eta abar.

Hoaxa atzemateko zera hartu behar da kontuan: datu faltsuak, ortografia akatsak, hitz klabeak… Beraz, kontuz ibili eta kasurik ez mezu arraroei!

F. García eta Maria L.


Oktogono urdina

Apirilean Donostiako Bulebarrean tramankulu urdin handi bat jarri zuten, DFOTO Nazioarteko Argazki eta Bideo Garaikideko Azokak antolatutako ekintzen artean. K. Korfmann artista berlindarra bertan izan zen, egunean lau orduz, kaletarrei argazkiak egiten.

Oktogono urdinak 4 metroko altuera eta 16 metroko diametroa zuen,
zeharo urdina zen eta lau sarrera zituen. Korfmannek bertan sartu zirenen irudiak hartu zituen. “Kolorearekin espazio berria egin nahi da”, esan zuen, eta urdina “jendea baketzen duelako” aukeratu zuela ere azaldu zuen. Erretratuak 2005ko erakusketa batean ikusteko aukera izango dugu.

Laura S. eta Patricia C.


Tenisak 100 urte

1904ko abuztuan, lagun talde batek Ulia mendian tenisean jokatzeko toki bat eraikitzea erabaki zuen. Elkarte bat osatu eta J. de Satrustegi izendatu zuten presidente. Gero, Zumalakarregi kalera aldatu ziren, gaur egun Ondarretan ezagutzen dugun eraikina egiten zuten bitartean.

I. Mundu Gerraren ondoren, munduko tenis txapeldunak Donostiara etorri ziren lehiatzera. Ekitaldi berezia zenez,
Udalak lorategi politak landatu zituen.

Ondoren, jende gehiago hasi zen tenisean, eta azpiegiturak handitu egin ziren eta langile gehiago hartu zituzten. Handik urte batzuetara haurtzaindegi bat sortu zuten. 1980an krisi handia izan zuen tenisak, familia askok udara beste leku batzuetan pasatzea erabaki zutelako. 1998an publiko bihurtu zen eta eraikuntza berri bat egin zuten.

Elisa A. eta Isabel V.