euskaraz.net
Kirolak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 69 2004/06 »  Kirolak

Ekologia

**

Realaren aldaketa harrigarria



Joan den urteko denboraldiaren ondoren, jende gutxik pentsatzen zuen aurten horrelako kanpaina kaskarra egingo zuela Realak.

Joan den maiatzaren 16an Anoetan jokatutako azken partidan ikuslegoak txistuka eta zapi zuriak astinduz agurtu zuen taldea.
Honek, zalantzarik gabe, buru hauste handiak emango dizkio talde tekniko guztiari, taldeko presidenteari, eta orokorrean, nolabaiteko ardura izan duen jende guztiari.

Azken jardunaldietan arerioek izandako emaitza txarren ondorioz, Reala azken aurreko jardunaldirako salbatuta zegoen, baina egindako jokoa eta jokalari askoren errendimendua benetan kaskarra izan da. Jendeak ez du oso ondo ulertzen zergatik, baina joan den urteko taldea eta aurtengoa, jokalari berdinak izanda, erabat ezberdinak izan dira.

Aldaketa handiak datorren denboraldirako

Futbol munduan jokalarien joan etorria gauza ohikoa da gaur egun, eta Realaren kasuan hau ezinbestekoa dela dirudi. Zurrumurruak asko dira: jokalari batzuk taldea utzi behar dute, beste fitxaketa batzuk egin beharko dira… Baina guk esaten duguna zera da: zertarako fitxatu behar dira kanpoko jokalarik etxean onak baldin baditugu?

Realak, aurten Javi De Pedrori agur esan dio, bizitza osoan taldean egon eta gero. Hemendik gure goraintziak bidali nahi dizkiogu eta doan taldera doala, bertan zortea izatea opa diogu.


Arrauna Gipuzkoan

Gipuzkoan arrauna sona handiko kirola da. Gainera, kirol ona ere bada. Arraunketan gihar guztiak erabiltzen dira eta uretara traineruarekin ateratzea gauza politena eta ederrena izaten da arraunlarientzako. Hori bai, arrauna kirol oso gogorra da eta fisikoki ondo prestatuta eta osasuntsu egon behar duzu.

Baina, arrauna aitzinean ez zen kirola bakarrik. Arrantzaleek hartzen zituzten beren ontziak eta lasterketa egiten zuten, balea zein ontzik lehenago ikusi. Orain arrauna kirol bihurtu da.

Euskadin zaletasun handiena gipuzkoarrek dute. Gipuzkoako klubak asko dira eta aipatzekoak dira: Illunbe, Pasai Donibane, San Pedro, Mutriku, Zumaia, Getaria eta Orio.
Traineruez aparte, beste motatako ontziak ere egon badaude: batela (lau arraunlarik osatutakoa) eta trainerilla (zazpi arraunlarik osatutakoa), adibidez.

Gipuzkoako aurtengo batel txapelketan arraunlarien teknika oso goi mailakoa dela ikusten ari gara. Oso denbora onak egiten ari dira. Aurten, Hondarribi da nagusi infantil mailan. Kadeteetan, berriz, lehia ederra dago Pasai Donibaneren eta Illunberen artean. Jubeniletan, Orio da nagusi. Nesketan, Zumaia da aurrena.

Orain arteko arraun maila ona mantentzen saiatu behar dugu denok. Anima zaitez eta anima itzazu zure lagunak kirol hau egitera. Ez dezagun gal kirol eder hau.

Aarón Justel