euskaraz.net
Senda Viva parkea

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 69 2004/06 »  Senda Viva parkea

Gizartea

**

Senda Viva: parke dibertigarria

Martxoaren 26an, Nafarroaren mugaldean natur parke bat ireki zuten. Senda Viva du izena. Senda Viva, Nafarroako gaikako lehen natur parkea da. Gaikako parke edo parke tematikoaren kontzeptu berritzailea du: 1900. urteko Nafarroara bueltatzen gaituen parkea da.



Parkearen barnean ondorengo elementuak aurki ditzakegu. Fauna eta flora dira parkearen elementu nagusiak: 40 espezie desberdin, 500 animalia baino gehiago ditu eta gutxi gorabehera 150 landare espezie ezberdin. Abentura ere eskaintzen du: senderismoa, instalazio mekanikoak, zoologikoak, umeentzako hainbat ibilbide, idiz bultzatutako gurdiak, kamioiak eta txalupak. Ikuskizunak ere izaten dira bertan. Ohiko jostagarriak ere ez dira falta: 30 metrotik erorialdi librea, umeentzako erorialdi txikia, aulki hegalariak, zaldiko-maldikoa... Azkenik, Nafarroako gastronomiaren erakusketa ere egiten da.

Parkea bost zatitan banatuta dago: geltokia, basetxea, feria, herria eta basoa. Parkearen bost zati hauek 120 hektareatako hedadura dute eta Bardeen ondoan dago.

“Geltokia” Senda Viva parkearen sarrera da. Bertatik igarotzean, lehenengo animaliek ongietorria ematen diote bisitariari.

“Basetxeak” animaliekin kontaktuan egoteko aukera ematen du.
Helduek ‘Upelategiaren bazterrean’ Nafarroako ohiko produktuak dastatu bitartean, ‘volatinean’ ibiltzeko aukera badago.

“Ferian” mundu osoko animaliak ikus daitezke. Zirkuaren etorrerak, ikuskizun harrigarriekin, fantasia eta ilusio munduan sartzen gaitu.

“Herrian” animazio ugari dago: Etxe nagusia, Vila Unzue, Plazako kafea. Azken hau misterioz beteta dago eta garaiko arropekin ere argazki bat egin dezakezu. Idiek feriara eramango zaituztete hau dena egin ondoren.

“Basora” iristean, sorpresa ugari aurki ditzakezu. Alde batean Nafarroako Erribera eta Moncayo mendia ikusten dira. Helduak erorialdi librean botatzeko igo daitezke eta bitartean txikiak basoko ipuin kontalarira joan daitezke. Bertan otsoak eta hartzak ikus daitezke.



Nola iritsi

Iruñeatik ateratzean, Zaragozako autopista hartu eta Valtierrako 13. irteeran atera. Arguetas izeneko herrira arte jarraitu. Hortik aurrera, parkera ailegatzeko kartelak jarraitu.

Prezioak hauek dira: helduek 17 euro eta umeek (4-12 urte), 65 urtetik gorakoek eta ezgaitasunen bat dutenek 12 euro.

Leire, Lide eta Lorena