euskaraz.net
Bertsoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 69 2004/06 »  Bertsoak



Bertsoak

***

Lehen hezkuntzako ikasleei

eskainitakoak

Lehenengo ziklokoak
dira jatorrenak
ikastolako neska-
mutil ederrenak
Batzuk ilea motza
besteek melenak
ondo ibiltzen dira
jolasean denak.

Bigarren ziklokoak
irakasle finak
mutil gehien gehienak
izugarri arinak
Neska gehienak, berriz,
nahiko sorginak
ekarri omen zituzten
gelara patinak.
Bosgarren mailakoak
beti isil-isilik
batzuk etzanda eta
beste batzuk zutik.
Hots batzuk entzun dira
Krix txit klink eta pik
hizketan hasi dira
gaur denak kolpetik

Seigarren mailakoak
gara langileenak
“maten” eta euskaran
beti hoberenak
“ingurun” eta lenguan
berriz, okerrenak
egi eder-ederrak
gauza hauek denak

6.A gelakoak





Hiru puntuko bertso herrikoiak, herrikoirik baldin bada.
Lehen puntua errepikatuz, Zortziko Nagusira erraz
moldatzen da. Gure bertsolariek egunero eta askotan
erabiltzen dituzten doinuak dira hiru kantu hauenak:



Elorrioko kalian

Nik ikusi det ikustekua
Elorrioko kalian,
hamalau atso tronpeta jotzen
zazpi astoren gainian;
astoak ziren txikiak eta
atsoak, berriz, haundiak,
nola demontre konpontzen ziren
atso haien ipurdiak?


Pello Josepe

Pello Josepe tabernan dela,
haurra jaio da Larraunen;
etxera joanda esan omen du:
“ez da nerea izanen,
ama horrek berak topa dezala
haur horrek aita nor duen”.
Ai, hau pena da pesadunbrea,
senarrak haurra ukatu.
Haur honentzat beste jaberik
ezin nezake topatu.
Pello Josepe, bihotz nerea,
haur honek aita zu zaitu.


Aita jainkoak egin banindu

Aita Jainkoak egin banindu
zeruetako giltzari,
azken orduan jakingo nuke
atea nori iriki:
lehenengo aitari, gero amari,
gero anai-arrebari,
t’azken orduan, isil-isilik,
nire maite politari.
Gazte gaztetik aita ta amak
fraile ninduten nonbratu,
estudioak ikasitzera
Salamancara bialdu.
Salamancara nindoalarik
bidean nuen pentsatu,
estudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu.