euskaraz.net
Ikasleak idazle

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 69 2004/06 »  Ikasleak idazle

Ikasleak idazle

***

Hiri eta Guri

-Zein zoragarria den aurrean dudan ikuspegia. Baserriak, animaliak, landareak, zuhaitzak... ditut gustuko. Beste modu batera esateko, natura dut maite!

-Ba nik nahiago dut zibilizazioa. Etxeak, jendea, dendak, parkeak...

-Baina, mesedez! Ez dago alderatzerik! Zer iruditzen zaizu aurrean dugun etxea! Emakume bat dirudi-eta! Teilatu gorria, emakume baten ezpain gorria dirudi. Etxearen zutabe meheak gorputza, eta bertaraino heltzen den bideak bihotzeraino garamatza, hau da, etxe barruraino! Zer gehiago nahi duzu?

-Nahiago ditut hamabi pisuko etxe erraldoiak. Nahiago ditut bideo-jokoak saltzen dituzten dendak, nahiago ditut patinetean ibiltzen diren pertsonak. Hemen sormen handiagoa daukagu!

-Nola ba? Ez ezazu barrabaskeriarik esan! Nola izango duzue sormen gehiago, kasik dena sortua dago eta?

-Horregatik ba!

-Horregatik! Sormena agortzen zaizue! Zuk zuhaitz batean bi adar berdin ez dituzu ikusiko! Naturaren sormena da hori, agortezina! Aldiz, hiriko etxe guztiak berdinak dirudite! Gizonak eginak dira eta!!

-Eta baserriak nork eginak direla uste duzu, ba? Behiek eginak direla ez didazu esango, ezta?

-Ez! Begira... mendian lekua daukazu eta baserriaren ondoan lekua izaten da, ondoan edozer jartzeko. Zuk zure gisara
apain dezakezu. Aldiz, etxeak zer?

Bat eraiki behar dugun bakoitzeko zer, beste bat botako dugu lekua egin diezaion? Gizakiak daraman abiadurarekin, etxeak bota beharko genituzke egin baino!

-Zaude isilik pixka batean, mesedez!

-Naturan naturak ematen digu argia. Paisaia bakoitzak erakusten digu, aldamenean zerk joan behar duen. Ez gehiago eta ez gutxiago! Hori bai, horrek ez du esan nahi mendian egiten diren gauza guztiak ondo egiten direnik!

-Horixe bakarra behar genuen, gainera! Zer egingo zenuke zuk mendian? Nola bilatu janaria? Nola joan lagunekin patinatzera? Zein film ikusiko zenuke? Pentsa gauza asko galtzen dituzula!

-Janaria bilatzeko, mendian baratza jarriko nuke. Lagunekin patinatzera joan ordez, lagunekin bainatzera joango nintzateke errekara, eta film bat ikusi beharrean, eguzkia nola gordetzen den ikusiko nuke, nola ateratzen den eta animaliek horren aurrean zein joera duten aztertuko nuke. Zer iruditzen?

-Beno, mesedez, ni zinemara nahi orduan joan naiteke. Eguzkiak, aldiz, bere ordutegia du, eta ez daukazu palomitarik. Eta animaliak ikusi nahi izanez gero, badaude filmak animalia pila bat ateratzen direnak!

-Segi ezazu zuk horrela. Hartara hiria bakarrik aldatuko duzue eta gure natura behar bezala utziko duzue. Edo hori espero dezagun, gero eta lur gehiago kentzen ari zarete-eta!!