ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Irakurritakoak

Irakurritakoak

**



Ilbetea dilindan



Jon Suarez
Argitaletxea: Pamiela

Jon Suarez idazleak mota ezberdinetako poemak zazpi multzotan sailkatu ditu, gaiaren arabera. Hasierakoei, poema bustiak izena jarri die, urarekin lotura daukatelako. Ondoren, musu poemak datoz, maitasunari eskainiak. Amonaren poemak, amonen ohiturekin zerikusia dutenak. Eskolako poemak, ikasleok egiten ditugun akats eta ekintzak kontutan hartuz. Oherako poemak, amatxok umeei oheratzerakoan kontatzen dizkien horiek bilduz, eta abar. Kontakizun mordoa eguneroko bizitzatik ateratakoak dira, eta errima eta hitzekin jolastuz, olerki moduan gure esku jartzen dizkigu.

Ez dut uste gure adinakook olerkiak irakurtzeko ohitura handia daukagunik, hala ere, liburu gomendagarria iruditzen zait. Poema hauetako batzuk ulertzeko zail samarrak dira, baina orokorrean primeran ulertzen dira. Esan bezala, olerkiak irakurtzeko ohitura handirik ez izan arren, liburua gustatu zait eta zenbaitetan dibertigarri ere iruditu zait.

Pertseo eta

medusaren burua

Nathaniel Hawthorne
Argitaletxea: Elkar

Danae errege baten alaba zen eta Pertseo izeneko seme bat zuen. Egun batean gaiztagin batzuk Pertseo eta Danae kaxa batean sartu zituzten eta kaxa itsasora bota zuten. Itsasoan arrantzale batek hartu zituen eta bera bizi zen uhartera eraman zituen. Bertan, Pertseo handitu eta indartsu bihurtu arte zaindu zituen.

Erregeak Pertseo gorrotatzen zuen eta uhartetik urrun bidali nahi zuen. Horregatik, abentura oso arriskutsu bat agindu zion: Medusa izeneko gorgona baten burua moztu eta erregeari eramatea. Bidaia honetan Pertseok lagun batzuk egin zituen eta abentura ikaragarriak izan zituzten.

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Idazleak irakurleei beste motatako irakurgaiak badaudela erakutsi nahi digu. Liburu honekin mitologiazko irakurgaiak atseginak eta interesgarriak izan daitezkeela ikus dezakegu. Bestalde, liburua irakurtzeko eta ulertzeko erreza da.

Xivaren malkoak



Cesar Mallorquí
Argitaletxea: Giltza

Villa Candelaria-ren izkina guztietan, mamu bat eta Xibaren Malkoak elkartzen dituen usain berezia dago ezkutaturik.

Gauean, denak lotan daudenean, badago etxean zehar bere izena garbitzeko laguntza eskatzen duen norbait. Javier, “lau loreen” laguntzarekin, hasiko da sekretu guztiak argitzen. Antzinako gertakarian sakonduko dute Obregonen etxera berriro bakea eramateko asmoz.

Horixe da liburu misteriotsu eta, aldi berean, barregarrian gertatzen dena. Ileak lazteko eta hotzikarak sentitzeko prest bazaude, irakur ezazu liburu hau, benetan, merezi du eta.



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena***