euskaraz.net
Internet

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 69 2004/06 »  Internet

Internet helbideak

**

Interneten badira hamaika aukera. Sare zabal
horretan euskarak ez du izugarrizko lekua,
baina aldi berean euskarazko webgune interesgarri
ugari dago. Hemen dituzue zenbait helbide.

www.teatroa.com

Antzeztea gogoko baduzue, orain duzue antzerki obraren bat antzezteko aukera. Euskarazko antzerki testuak aurkituko dituzue orri hauetan. Idazle ezagun zein ezezagunenak, itzulpenak zein originalak.


www.komunika.net/txikinet

Internetek aspertu egiten zaitu? Baiezkoa bada erantzuna, sar zaitez orrialde honetan, bertan ederki pasatuko duzu duen gauza mordoarekin. Jokoak topatuko dituzu, kantak eta ipuinak irakurri ahal izango dituzu, eta gainera, zure ipuinak ere bidali ahal izango dituzu.


www.berria.info

Euskaraz gertakariak irakurri nahi dituzu? Euskarazko egunkari nazional bakarraren orrialdeetan irakur ditzakezu. Gaur egungo gaiak eta informazio garrantzitsuenak, euskara hutsean aurkituko duzu.


www.euskalnet.net/jonetxe/
printze/txikia.htm

Antoine de Saint-Exupéryk idatzitako Printze Txikia liburua duzue irakurgai web orrialde honetan. Honela hasten da: “Behin, sei urte nuelarik, basa-ohianaz “histoires vécues” zeritzan liburuan, guziz eder zen iduri bat ikusi nuen...”. Merezi du irakurtzen jarraitzea, nola bukatzen den jakiteko.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****