euskaraz.net
Gazteen arteko bortizkeria

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 70 2004/10 »  Gazteen arteko bortizkeria



Iritzi-miritziak

Gazteen arteko bortizkeria hizpide

Joan den hilabetean, mutil batek bere buruaz beste egin zuen Hondarribian. Bere ‘lagunen’ adar jotze eta jipoiak jasan zituen, eta bizitza bizi ezinekoa bihurtu zitzaion. Hau ez da kasu bakarra; leku guztietan gazteek bere kideen erasoak jasan ditzakete. Gaur egun, gero eta gazte gehiagok egiten dute beren buruaz beste Europan, batez ere, koadriletan presioa handia delako. Baina, okerrena da bizitza bat suntsitu dela, eta bere inguruko pertsonen bizitza ere birrindu dela. Zer gertatzen zaigu horrelako gauzak gero eta gehiagotan gertatzeko? Guztiok gogoeta egin beharko genuke.


Raquel Olaizola,
DBH 4

Gaur egun gero eta gazte gehiagok bere buruaz beste egiten omen du. Honen errudunak gu gara. Batzuetan gure kide bat ezeroso sentitzea lortzen dugu eta horregatik, eta beste zenbait arrazoiengatik ere, bere bizitzarekin amaitzea erabakitzen du. Irakasleak ere konturatu behar dira eta konponbidean jarri behar dute gaia, eskola barruan gutxienez. Jokinen kasuan, nire ustez, ez zuten ondo jokatu.
Teresa Correa,
DBH 4

Gertatutakoak izugarrizko zirrara eragin dit. Ezin dut ulertu nire adineko mutil batzuk nola jo dezaketen beste mutil bat ezer sentitu gabe: ulertezina da. Oso gaizki iruditzen zait beste pertsonak ez errespetatzea eta, gainera, baztertzea. Horrexegatik, oso garrantzitsua da inguruan bizi direnak errespetatzea, gure bizikidetza egokia izan dadin.
Iker Egurretxea,
DBH 4

Mutil honekin gertatu dena oso kezkagarria da, niretzat Hondarribian gertatzen zena Espainiako eskola askotan gertatzen da eta hori bidegabekeria handia da. Mutil honen heriotzarekin denok oso kezkatuta gaude. Laburtuz, gertaera tamalgarria da, eta guztion hobe beharrez, egoera hauek saihestu behar ditugu.


Zer gertatzen zaigu gazteoi?



Patricia Yagüez,
DBH 4

Nire ustez, pertsona honek asko sufritu du bere buruaz beste egitera iristeko, bere ‘lagunak’ ez ziren ondo portatu. Gainera, bere irakasleak eta gurasoak ez ziren oso koherenteak izan, lagunek edozein arrazoigatik jo egiten baizuten eta haiek ez ziren konturatu. Bere lagun minek ere isiltasunarekin min handia egin zioten.
Marta Zulaica,
DBH 4

Nik uste dut arazo honekin berehala bukatu behar dugula. Honek horrela jarraituz gero, askok gaizki pasatuko dute. Gazte askok jasaten dituzte bere taldearen presioak. Suposatzen bada lagunak direla, laguntzeko izango da, eta ez presionatzeko, ezta?
Marta Aizpurura,
DBH 4

Nire ustez, horrelako kasuak azkar jakinarazi behar zaizkie irakasleei, gurasoei edo beste heldu bati. Izan ere, oso kaltegarriak dira eta areagotuz joaten dira, jipoiak ematen dituzten mutilei inork ezer esaten ez dielako. Zorigaitza izan da eta ez nuke nahi horrelako beste bat gertatzerik. Horregatik, kasu hauek lehenbailehen salatu behar dira.