|
* * *
   oso ona
  ona
 balekoa
txarra
Zuzendaria :Guillermo del Toro. Aktoreak : Ron Perlman, Selma Blair,
John Hurt, … AEB, 145 minutu Mota : Zientzia Fikzioa
|
Infernuko sutan jaioa, erritu batek mundura ekarri du Hellboy. Gizon gorri hau Broom doktorearen babesean hezi da. Doktoreak talde bat osatu du, eta taldekideek dituzteen botereak jendeari laguntzeko erabiliko dituzte. Munstro beldurgarrien aurka neurtuko dituzte indarrak.
Izugarri gustatu zaizu pelikula. Abenturak eta borrokak nahasten dira film honetan. Efektu bereziak harrigarriak dira eta maketa egileen lana ere bai. Ron Perlman ez da oso aktore ezaguna, agian bere fisiko berezia dela-eta, baina Hellboy-n lana bikaina egin du. Benetan Hellboy ezagutu nahi baduzu, ez galdu pelikula hau.
  
|
Zuzendaria : M. Night Shymalan Aktoreak : Joaquin Phoenix, Adrien Brody,
Sigourney Weaver, William Hurt, … AEB, 108 minutu Mota : Intrigazkoa
|
Istorio hau XIX. mende hasieran gertatzen da, Covingtonen, Penislvanian. Herriko jendea oso pozik bizi da, baina ondoko basoan munstro ikaragarriak eta beldurgarriak daude. Hala ere, itun bat daukate, jendea ez da basoan sartzen, eta munstro horiek ez diete ezer egiten. Herrian inork ez du kolore gorria erabiltzen, kolore horrekin markatuta egonez gero munstroak hil egiten baitu. Egun batean herritar batek basora sartzeko ausardia dauka, eta…
Intriga eta beldurrezko pelikula da, baina susto batzuk aparte, ez duzu izugarrizko ikara sentituko. M. Night Shymalan-ek “El sexto sentido” luzemetraia egin zuen eta, egia esan, pelikula hura askoz gehiago gustatu zitzaigun.

|
Zuzendaria : Peter Hewitt Aktoreak : Beckin Meyer, Jennifer Love Hewitt, Stephen Talobasky,… AEB, 83 minutu Mota : Komedia
|
“Garfield” umorez beteriko Jim Davis-en marrazkietan oinarritutako filma da. Garfield izeneko katu tripontzia oso pozik bizi da Jon izeneko (Beckin Meyer) jabearekin. Baina, egun batean Odie deituriko zakurra hartuko du Jonek, eta horrek guztia aldatuko du. Ordurarte zeuzkan erosotasunak zakur batekin partekatzeak ez dio inolako graziarik egingo katuari.
Film hau izan da, zalantzarik gabe, udako arrakastatsuenetariko bat. Izan ere, barre algarak ziurtaturik daude luzemetraia honekin. Gainera, efektu bereziak oso ongi lortuak daude. Film hau adin guztietako jendeari gomendatzeko modukoa da, bereziki umorea gustuko dutenei.
  
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|