euskaraz.net
Musika

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 70 2004/10 »  Musika

Entzundakoak

* * *

oso ona ona balekoa txarra

“Estados de Animo”

El Canto del Loco



El canto del loco lau musikariz (Dani abeslaria, David gitarra jotzaile eta korogilea, Txema baxu jotzaillea eta Jandro bateria jotzailea) osatutako musika taldea da. Madrildarrak dira. Beraien diskoak hauek dira: “El canto del loco”, “A contracorriente”, “El canto del loco en directo” eta “Estados de animo”.

Hauetatik gehien gustatzen zaidana azken diska da, “Estados de animo”, izan ere, abestiak oso politak dira, martxosoak eta erritmo dezente dutenak. Pop-a eta Rock-a uztartzen dituztela esan genezake.

Diska barregarria eta era berean freskagarria zait, alaia eta erraz entzuteko modukoak delako. Abestien letrek gaur egungo kezkak jasotzen dituzte; gizarte arazoak, maitasuna...

Andrea Lamosa

“Gaia”

Mago de oz



Mago de ozek Rock eta Heavy doinuak lantzen ditu. Gaita tresna garrantzitsu gisa erabiltzen duten arren, ezin dezakegu esan talde hau galiziarra denik, madrildarrak baitira.

Txus bateria jotzaileak, Carlitos eta Frank gitarra jotzaileek, Sergio baxu jotzaileak, Jose ahotsa eta teklatuak eta Mohamed biolin jotzaileak osatutako banda honen azken diskoak “Gaia” izena du eta hamabi abestiz osatuta dago. Diskoari izena ematen dion abestia bigarrena da eta esan genezake diskoko abestirik ospetsuena dela. Disko honetan, badira kantu gogorrak eta gitarra indartsuak. Besteren batek, ordea, atseden hartzea baimentzen digu.

Zuen gustukoa ere izango delakoan...

Ruben Castro

“Sin noticias de Holanda”

Melendi



Melendik orain gutxi lortu du arrakasta, nahiz eta bere diskoa, “Sin noticias de Holanda”, 2003ko otsailekoa izan. Diskoan 13 abesti daude, eta horietatik batzuk ezagunak egin dira. Esaterako, Espainiako Txirrindulari Itzulian agertzen zen abestia edota diskoari izena eman dion “Sin Noticias de Holanda”, irratiek behin eta berriro jartzen dutena. Bere jaioterriari eskaintzen dion abestirik ere badago diskoan, eta, nola ez, “Asturias” du izena.

Ile rastak dituen 25 urteko gazte honek rumba doinuak lantzen ditu eta tarteka pop ukitua ere nabari zaio. Ahots melodikoa du eta letrak urbanoak direla esan genezake.

Askori entzun zaie esaten Estoparen antza duela.

Mikel Ibarbia

“ST. Anger”

Metallica



Metallica talde kaliforniarrari buruz hitz egitera nator, beraien azken diska aitzakia hartuta, “St Anger” izenekoa. Trash giro bikaina du diskoak; riff bortitzak, erritmo aldaketa izugarriak eta bateria azkarra!

Diska honetan onena aipatu beharko banu, abesti hauek izango lirateke: Frantic, St Anger, Dirty Window, My World, eta Purify. Abeslariaren ahotsa abesti hauetan gailentzen da, eta gitarren riffek ere abestiotan dute leku gehien.

Txarrena aipatu beharko banu, berriz, gainerako abestiak aipatuko nituzke, izan ere denak antzekoak dira eta gauza asko errepikatzen dira.

Entzun eta zuk erabaki!

Aitor Elezgarai

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****