euskaraz.net
Iritzi-miritziak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 71 2004/12 »  Iritzi-miritziak

Iritzi-miritziak

* * *



Zentzuz joka dezagun

Gizakia izakirik garatuena omen da. Baina hori egia al da? Beste animaliak baino garatuago bagaude, zergatik gara gu lurra hondatzen ari garen bakarrak? Berotegi efektua errealitatea da, eta gizakiaren berekoikeriaren ondorioa. Azken bi hamarkadetan, atmosferara bidalitako CO2 kantitatea handitu egin da ikaragarri; batez ere, gero eta ibilgailu gehiago dagoelako, etxeetan CFC duten produktu asko erabiltzen ditugulako, eta industriek asko kutsatzen dutelako.

Autoen erabilera murriztu eta ibilgailu publikoak gehiago erabili ordez, gero eta kotxe gehiago dabiltza munduan. Industriek kutsadura handia sortzen dute atmosferan, lurrazalean eta uretan. Ondorioz, munduko izaki bizidun guztioi kalte egiten digute.
Jendeak ere gero eta energia gehiago gastatzen du.

Irtenbide ugari ditu egoera honek: ibilgailu publikoa gehiago erabiltzea edo kutsatzen ez duten ibilgailuak asmatzea; bestelako energia mota erabiltzea, hala nola, hidraulikoa, eolikoa, eguzki energia... eta azkenik, naturaren eta denen onerako, birziklatzeaz eta hondakinak lurrera ez botatzeaz gehiago arduratzea. Ziurrenik, honako hau pentsatuko duzu: ni bakarrik saiatzearekin ez dut ezer lortuko; orduan zertarako egin? Baina ur tanta batek ozeanoa sortzen al du? Agian, hasieran gutxi batzuk izango dira gaur egun gertatzen denaz jabetzen direnak, hala ere, guztiak zerbait egiten hasten bagara, egoera hobetzen lagunduko dugu.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****