euskaraz.net
Inkesta

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 71 2004/12 »  Inkesta



Iritzi-miritziak

* *

Etorkinekiko jarrera
Etorkinen etorrera masiboak asko kezkatzen gaitu. Gure artean gero eta atzerritar gehiago bizi dela argi dago, eta bataz bestekoa etengabe handitzen ari da. Horrela, beste arrazatako gero eta jendea gehiago dago gure inguruan. Zer diogu gazteok fenomeno honi buruz? Prest al gaude gizarte aldaketa honi aurre egiteko? Ba al dugu nahikoa informazio?


Zein iritzi duzu etorkinei buruz?

Mario Cordoba
DBH-3
Lorena Vergara
DBH-3
Etorkinak gu bezalako pertsonak dira, eta batzuek gaizki jokatzen dutelako, ez du esan nahi besteek horrelakorik egiten dutenik. Ez al ditugu guk ere gauza txarrak egiten? Horregatik uste dut aukerak eman behar dizkiegula, lana eskainiz eta lagunduz. Gugana datoz beraien herrietan gaizki bizi direlako. Beraien egoeran, guk gauza bera egingo genuke. Baina ez dakit denontzat lana egongo den. Gaur egun, gehienak engainatuta etortzen dira eta lan txarrak hartu behar dituzte.


Sonia Muro
DBH-3
Natalia Salaberria
DBH-3
Ez dut gaizki ikusten etorkinak etortzea. Ez badute lanik lortzen, beste nonbait saiatzen dira. Hainbeste etorkin etorrita, beraien jaioterrietan gero eta biztanle gutxiago daude, eta hemen gero eta gehiago. Desoreka hori areagotzen ari da etengabe. Gaizki dago jendea mespretxatzea beste herrialde batekoak izateagatik. Pertsona guztiek eskubide berak dituzte. Pobreak badira, etorkin bihurtzen ditugu; eta aberatsak badira, atzerritartzat hartzen ditugu. Ez dago ondo horrela jokatzea.


Pili Preciado
DBH-3
Ramon Gonzalez
DBH-3


Etorkinak gugana etortzen dira, beraien herrietan ezin dutelako bizi. Hegoamerikarrak, magrebiarrak… ikus ditzakegu non nahi. Askok senideak jaioterrian dituzte, eta dirua bidaltzen diete. Ikusi izan ditut poliziarengandik ihesi, inori kalte ez egin arren. Ez dakit gehiegi etorkinei buruz, baina uste dut, bakoitza bere herrian egonez gero, arazo gutxiagorekin biziko ginatekeela. Arazoari konponbidea bilatu behar zaio lehenbailehen: uste dut gauzarik egokiena beraien herriak garatzen laguntzea izango litzatekeela.


Julen Argüello
DBH-3
Sara Lejarraga
DBH-3
Batzuek etorkinei harrera txarra egin arren, uste dut guk nahi ez ditugun lanak egiten dituztela kexarik gabe. Orokorrean, miseriatik ateratzeko etortzen dira. Benetan, oso adierazgarria da bizitza arriskuan jartzea hona iritsi ahal izateko. Inork ez du bere jaioterria uzten egoera larrian bizi ez bada. Etorkinak lan bila datoz. Eta lan txarrenak eginda ere, han baino askoz ere diru gehiago lortzen dute familiak elikatzeko. Dirua behar dute.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****