euskaraz.net
Astigarraga

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 71 2004/12 »  Astigarraga



Donostia auzoka

* * *



Izarretatik Astigarragara

Astigarragan, azkenaldian, izarren gaiarekin aritu gara. Zerura begira geundela, AUZOKAko lana aurkezteko eguna iritsi da konturatu orduko! Astigarragako izarrez hitz egitea erabaki dugu.




Herri erdian mendi bat dago, baina markesa batena da. Bertan mota askotako zuhaitzak daude. Izan ere, orain dela urte asko, markesa bizi zela, lagunek opariak ekartzen zizkioten, eta opari horitako asko landare haziak ziren. Hazi horiek markesaren lurretan landatu zituztenez, zuhaitz mota asko dago gaur egun.

Astigarraga oso polita da, izar bat bezalakoa. Txikia dirudi, baina distiratsua da, polita benetan. Parke bat dauka, zuhaitzak, landareak... horregatik gustatzen zaigu. Nahiz eta herri txikia izan, denetarik dauka: eliza, kiroldegia, frontoia, kultur etxea, musika eskola, ikastola, gaztetxea eta udaletxea.



Hemen pilota da kirolik preziatuena, eta baita gehien jokatzen dena ere. Gipuzkoako esku pilota txapelduna Astigarragan bizi da

Astigarraga, astigar arbola bezain polita da.
Paseo Berria handia da, Santio bidea bezalakoa. Murgia parkea oihana bezalakoa da, eta gainera, lasaitasuna eskaintzen du.

Astigarragak galaxia bat du gainean. Garai batean hemen bizi zirenek, Santiago mendira igotzeko, gora begiratu eta bide zuria ikusten zuten, Santiago bidea, eta ez ziren galtzen. Santio jaiak mendiko freskura, paisaia, zuhaitzak eta natura bezain politak dira.

Hemen loreak, masailak bezain politak dira. Nire ikastolako maisua luzea da, zuhaitza bezain handia.



Gure herrian gozo asko dago, izan ere, zerura begiratuz gero, hango hodei zuriak kotoi gozoa ematen dute. Zein goxoa!

Paisaiak oso ikusgarriak dira. Loreak eta zuhaitzak usain goxoa dute.

Murgia parkeak piper muturra gogorarazten digu. Hango zuhaitzek, loreek eta Santiago mendiko paisaiak berriz, untxia.



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****