euskaraz.net
Intxaurrondo

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 71 2004/12 »  Intxaurrondo

Donostia auzoka

* *

“Arteak ez du adin mugarik”



Intxaurrondon ezaguna da Zubiaurre pasealekuko Espacio Arte gunea. Arte akademia baino gehiago da, ekintza berezi asko antolatzen dituztelako. Lekua ezagutzeko, Iciar Montes bertako zuzendariarekin hitz egin dugu.


Nork sortu zuen Espacio Arte?

Alfredo Bikondoa, margolari eta eskultoreak sortu zuen.

Noiztik dago martxan elkarte hau?

1999an eratu zen. Hasieran Amara auzoan zegoen, baina gero Intxaurrondora eraman genuen 2000. urtean.

Zergatik eratu zen elkarte hau? Zer lortu nahi duzue honelako egitasmoarekin?

Espacio Arte gizakien sentiberatasuna artelanen sorkuntzaren eta arte-garaikidearen bidez lantzeko gunea da. Hori da gure helburu garrantzitsuena.

Hori lortzeko zer egiten duzue?

Gauza asko: arte klaseak ematen ditugu, erakusketak, hitzaldiak, poesia eta musika emanaldiak antolatzen ditugu... Adibidez: Carlos Artenetxeren poesia eta musika emanaldia, Elena Asins-en hitzaldia, Jorge Oteiza, Chillida, Alfredo Bikondoa, Tapies, eta hain ezagunak ez diren beste artisten erakusketak...

Klaseak nagusientzat ala umeentzat dira?

Arteak ez du adin mugarik.

Irakasteko zein teknika erabiltzen
duzue?

Teknika guztiak erabiltzen ditugu: olioa, polikromoak, pastelak, akuarelak… eta arte-garaikidearen teknika nahasiak, zerebroaren eskuineko aldea lantzeko. Horrela, gure burmuina orekatzen dugu; izan ere, normalean burmuinaren ezkerreko aldea erabiltzen dugu, arrazonamenduarena.

Beste elkarte edo proiektuekin lan egin al duzue?

Bai, Intxaurrondoko Gastronomia elkartearekin “Cocin-Art” egin zen, gastronomiarekin lotutako obrak eta gure sukaldari ospetsuenen argazki artistikoen erakusketa: Arzak, Subijana, Argiñano, Arbelaitz eta Berasategi. Intxaurrondoko Larrotxene Kultur Etxearekin ere lan egiten dugu. Aurten Manifesta 5-en ere parte hartu dugu.

Zein da zuen hurrengo proiektua?

Abenduan Miguel Txabarriaren liburu aurkezpena egingo dugu. Liburuak Alfredo Bikondoaren irudiak izango ditu.

Zer da urte hauetan gertatu zaizuen gauzarik onena?

Aurrera atera ditugun proiektu artistiko eta kulturalak kalitate handikoak izan dira, eta Intxaurrondorako eta Donostiarako onak izan direla uste dut.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****