euskaraz.net
Autobusen koska

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 71 2004/12 »  Autobusen koska

Donostia auzoka

* * *

Galtzara bereizteko koskak

Autobus bidea bereizteko egin duten koska dela-eta, Zabaleta eta Galtzara Nagusia kaleetan arazoak sortu dira.


Olatz Etxebarria, Ander Aristegi,
Mikel Bengoetxea eta Bingen Elortza.


Zabaleta eta Gran Via kaleetan, autobus bidea eta auto bidea bereizteko hormigoizko koska jarri dute. Horren inguruan eztabaida handia sortu da, auto asko nahastu egiten direlako.

Bertan bizi den bizilagun bati horren inguruan galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Jendeak ezin du bigarren iladan aparkatu, eta hori arazo bihurtzen ari da. Ez zait ongi iruditzen”.

Auto batzuk nahastu egiten dira eta,
ondorioz, koskarekin topo egiten dute. Donostiako Udalak erabaki hau trafikoa hobetzeko hartu omen du. Neurri horren aurrean, bizilagunek gogor erantzun dute.

Odon Elorza Donostiako alkateak esan duenez, Zabaleta kaleko koska kendu egingo dute, baina Gran Viakoa mantendu egingo dute. Hala ere, seinale batzuk jarriko dituzte, gidariek ez dezaten arazorik izan.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****