euskaraz.net
Groseko kiroldegia

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 71 2004/12 »  Groseko kiroldegia



Donostia auzoka

* * *

Groseko kiroldegi berria

Kiroldegia egiten ari dira Zuhaiztin, eta abendurako prest izango omen da



Xabier Andres, Aitor Perez, Jon Xabier Zabala eta Ander Etxebeste.

Udalaren proiektua da Zuhaiztiko kiroldegia. Gros, Egia eta Intxaurrondoko auzotarrentzat da, eta Jai Alai atzeko kalean dago.

Grosen ez dugu igerilekurik, eta horregatik egin dute kiroldegi berri hori. Bertan hiru igerileku egingo dituzte: bat 25 metrokoa hainbat kale izango dituena, igeri egiteko, ikastaroetako eta uretako gimnasiarako. Bestalde, bigarren igerileku handia ere
izango du, jolaserako txirristak eta abar izango dituena. Gainera, beste igerileku txiki bat izango da haurrentzat. Ez dago gaizki, ezta?

Kiroldegiak aldagelak eta gimnasioa izango ditu; hiru frontoi txiki eta kafetegia ere egingo dituzte bertan. Horietaz gain, bertakoentzat lau solairuko aparkalekua egingo dute, 350 autorentzako. Lanak egiteko aurrekontua 10.065.050 eurokoa da.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****