|
Rin, rin,...
- Egunon, Lore familia dago?
- Ez.
- Barkatu lorategiz nahastu naiz.
|
Zine zuzendariak aktoreari basoko eszena nola egin azaldu dio:
- Zuk ziztu bizian egin behar duzu lasterka. Atzetik tigrea joango zaizu, baina ez zaitu harrapatu behar. Ulertu al duzu?
- Bai, nik bai, baina tigreak ere ulertu al du?
|
Jonek eskolako notak eman dizkio aitari. Aita amorru bizian jarri da.
- Matematika -0, Fisika- 0, Natur Zientziak- 0… Zigor gogorra merezi du honek!
- Bai, noski —erantzuten dio mutilak— baina nik ez dakit irakaslea non bizi den!
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|